miércoles, 17 de noviembre de 2010

4.atala: JOLAS DINAMIZATZAILEA: PSIKOLOGO-PSIKOLOGO

PSIKOLOGO-PSIKOLOGO JOLASA (Psikiatria izenez ere ezagutua)

- Adin aproposa: 10 urtetik gorakoentzat

- Kodea: 02

Bestearen ezagutza: helburua beste ikaskideekin harremana sendotzea da eta taldean gutxieneko konfiantza sortzea.

- Partaide kopurua: 10 pertsona behar dira gutxienez jolasa modu egokian egiteko, hala ere gero eta partaide gehiago dibertigarriagoa izan daiteke jolasa.

- Garapena:

         -Helburuak:

                   -Ikaskideak gehiago ezagutzeko aukera luzatzea.

-Klaseko giroa hobetzea, denen arteko konfiantza sustatuz, beti ere, barre pixka bat eraginez.

-Boluntarioak zer sentitu dezakeen ezagutzea, askotan gerta litekeelako pertsona bat galduta sentitzea eta barre egiten diotela.

         -Azalpena: jolasa ezagutzen ez duen boluntario bat eskatuko da, eta honako hau azalduko zaio:

Gainontzeko guztiek arazo psikologiko bat dutela eta psikiatriko batean aurkitzen direla. Oraindik ez dakite zeintzuk diren “gaixotasunaren” nondik norakoak, eta bere lana dela hori zein den jakitea izango dela. Horretarako galderak egin ditzake, beti ere, galdera hauek bai eta ez erantzutekoak badira. Adib.: 20 urte dituzu? Errealekoa al zara? Hala ere, adierazi behar zaio noizbehinka joera arraro bat ikusiko duela bere pazienteengan.
        
Gainontzeko partaideek bere eskuinean aurkitzen den pertsonaren papera hartu behar du, eta galdera bat egiten diotenean, nola ez, eskuinekoak emango lituzkeen erantzunak eman behar ditu. Erantzuna gaizki badago, bere erantzuna eman duelako edo beste edozeinena, bere eskuinean dagoenak PSIKOLOGO-PSIKOLOGO esan behar du, horrek partaide guztiak lekuz aldatzea suposatzen duelarik.

“Psikologo” papera betetzen ari den denaren helburua, besteen erantzunak beraienak ez direla asmatzea da, eskuinean duen pertsonarena baizik.

         -Iraupena: ez dago denbora tarte konkreturik, baina ordu erdi eskaintzea egokia litzake gertatzen ari dena asmatzea asko kostatzen bazaio.

         -Materiala: materialik ez da behar, baina aldagai bat ezartzen bada, boligrafo bat izatea nahikoa litzateke.

         -Ebaluazioa: jolasa ikaskideekin probatu ondoren, ondo irten dela ikusi dugu, eta helburuak lortu ditugula. Helburuak lortu ditugula jakiteko, beraiengana jo dugu, beraien ustetan zeintzuk ziren galdetuz, eta erantzunak berdinak izan dira, nahiz eta beraien ustetan beste hainbat helburu ere bazituen, hona hemen horietako batzuk: komunikazioa lantzea, lotsa galtzea, memoria garatzea, etab. Hala ere, egia da boluntarioak beste mota bateko galderak egin izan balitu, anai arrebengatik galdetu, kolore gustukoenagatik, etab., jolasa dibertigarriagoa izango litzatekeela Psikologo-Psikologo gehiago egongo liratekeelako.

- Aldagaiak: jolasa zaildu egin daiteke. Horretarako pazienteetako batek boligrafo izango du, eta erdikoak galdera norbaiti egiten dionean berak boligrafoarekin seinalatzen duen pertsonak erantzun beharko du. Beste norbaitek erantzuten badu erantzun beharko lukeen pertsonak PSIKOLOGO-PSIKOLOGO esango du eta denak lekuz aldatuko dira. Erdikoaren helburua kasu honetan, boligrafoarekin seinalatua izan denak erantzun behar duela jakitea izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario