sábado, 20 de noviembre de 2010

2.ekarpena: ZE ERAGIN DU IKASLEARENGAN HEZKUNTZA MIXTOAK?

ZE ERAGIN DU IKASLEARENGAN HEZKUNTZA MIXTOAK?



Denok egiten dugun galdera da hauxe. Zein eragin du ikasle batengan klase misto batean egoteak edo ez? Haur horren errendimendua handiagoa izango al da gelakideak sexu berekoak izanez gero?

Hinbat ikerketetan ikusi denez, egia da errendimenduak gora egiten duela gelakideak sexu berekoak diren ikastetxeetan, eta hauek gehiago kontzentratzen direla beren ikasketetan, beste sexuko ikaskideekin harremanetan egon gabe. Halaxe dio bideo honetan ere.

Bestalde, eta bideoak dioen bezala, badira beste zenbait guraso eta ikastetxe, eskola mistoen aldekoak. Hauek erabiltzen duten arrazoiketa zera da: bizi errealean batera egon behar bagara guztiok eta harremanak guztion artean berdinak izan behar badira, zergatik egon behar dira ikasle hauek bananduta? Zergatik ezin dute batera ikasi?

Ikuspegi hau dutenek gaineratzen dute, gelan bananduta egonez gero, kanpora ateratzean beren harremanak txarragoak izango direla kontrako sexukoekin eta zailtasunak izango dituztela lagunak egin eta hauekin hitz egin ahal izateko.

Gu, bat gatoz ikuspegi mota hau dutenekin, hau da, eskola mistoa hartzen dugu aukera egokitzat. Izan ere, eskola soil soilik ikasketetan oinarritu beharrean, garapen pertsonala lantzen ere saiatu behar da, bakoitzaren behar izanetara egokituz, eta beharrezkoa iruditzen zaigu ikasleek atal ezberdinak lantzea eskolan.
Horretarako beraz, behar beharrezkoa izango da gela berean neska eta mutilak batera egotea, bizitza errealean bezala, eta garapen pertsonal hau (autoestima, auto-kontzeptua...) aurrera eramateko modu egokiena den bezala.

Honez gain, gaineratu nahi dugu, ikasle hauek dituzten arazoak modu egokian konpontzen ere ikasi behar dutela eskolan, eta arazo hauek bi sexutako lagunen edo pertsonen artekoak izan daitezkenez, beharrezkoa izango da hauek konpontzen ikastea, ondoren kalera ateratzean aurre egin ahal izateko.

Beraz, ikastetxe bat mota batekoa edo bestekoa bihurtu aurretik garrantzitsua iruditzen zaigu aspektu denak kontutan hartzea eta ez bakarrik hauen errendimendua zenbaterainokoa izango den ikasterakoan, ikasteko modu "egokienean" ere arazoak sortu daitezkelako eta hauek ez direlako beti ikasketekin lotuta egongo. 

Azkenik, eta balorazio pertsonal gisa, esan dezakegu taldekide guztiok eskola mistoetan ikasi dugula orainarte eta gustura egon garela, ez dugula inongo arazorik izan ikasterako garaian eta aldi berean aspektu gehienak landu ditugula.







No hay comentarios:

Publicar un comentario