lunes, 1 de noviembre de 2010

4.ekarpena: ZEIN GAITASUN IZAN BEHAR DITU IRAKASLE BATEK?

ZEIN GAITASUN IZAN BEHAR DITU IRAKASLE BATEK?


Bideo honetan, garbi hitz egiten du gizon honek, eta bi minututan irakasle batek izan behar dituen gaitasunak zeintzuk diren azaltzen du modu sinple eta ulerkor batean.

Gizon honek, irakasle batek lortu behar dituen gaitasunak, gaitasun teknikoa, gaitasun kontzeptuala, eta gaitasun soziala direla dio.

Gaitasun teknikoa, beharrezkoa dugu klase bat kontrolatu ahal izateko, muga edo arau batzuk beherrezkoak dira irakaskuntza gaitasuna izateko eta modu jakin eta ordenatu batean irakasgaia azaldu ahal izateko.

Bigarren aipatzen duen gaitasun kontzeptuala berriz, beharrezkoa izango da haurrek dituzten kezkei aurre egiteko, hau da, kontzeptua definitzen jakitea eta azalpenak ematen jakitea funtsezkoa izango da irakaslearentzat, inoiz ezin direlako haurrek egindako galderak erantzun gabe utzi.

Azken gaitasuna, baina ez horregatik behar gutxiago duena, irakasleak, gaitasun soziala izatea da. Gaitasun soziala edozein lan egiteko behar beharrezkoa da, baina irakaskuntzaren arloan are eta gehiago behar da, izan ere, irakaslea aldioro ikasleei aurpegia ematen egon behar da eta hauen beharrizanei erantzuten, eta horretarako beharrezkoa izango da gaitasun hau izatea, haurrekin nahiz beste irakasleekin  komunikatu ahal izateko, eta nola ez gurasoekin ere harreman egoki bat eduki ahal izateko ere.

Hala ere, eta bideoan esaten duen bezala, hori ez da Unibertsitatean ikasten. Unibertsitatean hezkuntzaren soziologia, historia eta teoria hezkuntzan... izeneko gaiak ikasten dira, interesgarriak baina lana egiterako garainan oso baliagarriak izango ez direnak. Horregatik, funtsezkoa da irakasle izan nahi duen pertsona bat bere kabuz osatzen eta ikasten joatea, bere kabuz hiru gaitasun hauek ahalik eta gehiena lantzea, hori ez baita liburuetan agertzen. Horretarako, autoestima ona izatea ere garrantzitsua izango da, bakoitzak bere kabuz lortu dezakeela ikusteko autoestima. Horretarako lagungarriak izango diren hainbat liburutan oinarrituz, jartzen duena praktikan lantzea komeni da.

Garapen honen azken etapa, ikasia praktikan jartzea izango da eta irakasle bat prest egon beharko da horri aurre egiteko, haurren edo ikasleen aurrean hiru gaitasun hauek ondo landuak dituela nabaritzeko.

Amaitzeko, esan beharra dugu, guztiz ados gaudela bideo honetan esaten denarekin, irakasle izaterakoan gure buruarekin seguru sentitu ahal izateko ikasleen aurrean.

INFORMAZIO GEHIAGO





No hay comentarios:

Publicar un comentario