jueves, 4 de noviembre de 2010

1.ekarpena: AUTO-ESTIMADUN IRAKASLEA

AUTO-ESTIMADUN IRAKASLEA

1-El profesor con autoestima se siente bien consigo mismo y acepta que no es sólo un transmisor de conocimientos sino un formador de personas. Acepta también que para poder crear cambios importantes en su aula y en la sociedad del futuro necesita sentirse a gusto con quien y como es.
A este fin, se dan puntos de referencia sobre las características de la autoestima de la persona y del educador para reconocerlas en sí mismo y trabajarlas para el propio refuerzo personal y el de sus alumnos.

2-El modelo adoptado recoge 4 dimensiones básicas del auto concepto profesional :
a) La visión de uno mismo como persona;
b) la visión de sí mismo como profesional;
c) la percepción del propio trabajo;
d) la vivencia personal de las imágenes de los “otros”, del imaginario social.

            “Irakasleak onartu behar du ez dela soilik haurrei azalpenak ematen dizkien pertsona bat, baizik eta hezitzaile bat ere badela aldi berean.” Horixe da artikulu honetan adierazten zaiguna.

            Horretarako, funtsezkoa da auto-estimaren kontua argi izatea. Auto-estima, betidanik entzun izan dugu, gurasoengandik, irakasleengandik, komunikabideetan…, baina errealitatean, nork erakutsi digu auto-estima hau lantzen? Nork esan digu ona edo txarra den?

            Hori kontuan hartuta, beheko galderetan kokatu dugu auto-estimaren inguruko informazioa, baina lehenik eta behin, bi artikulutxo hauetan ematen zaigun informazioa aztertuko dugu eta baloratu egingo dugu.

Bigarren artikulu honen arian hasiko gara balorazioa egiten. Lau pauso ematen dizkigu gure buruarekin ondo ikusteko eta horrela besteek duten guganako ikuspegia ere hobea izateko.
Geure burua pertsona gisa onartzea da lehenengo pausoa. Pauso honek erraza dirudien arren, bere buruarekiko lotsa edo konplexua duen edonork, zailtasunak izango ditu bere burua den bezalako pertsona dela ulertzeko eta horrek eragin negatiboa izango du bere lanean ere.
Bigarren pausoa da, gure burua profesional bezala onartzea. Hori posible izan dadin, beharrezkoa da egin dituzun ikasketek balio izan dizutela pentsatzea, nahiz eta bizitzan zehar askoz ere gehiago ikasiko duzun praktikaren bidez.
Zuk egindako lanean sinestea ere beharrezkoa da, izan ere, segurtasuna ematen du horrek eta ondorioz zure ingurukoak ere seguruago sentituko dira zure alboan.
Azkenik, garrantzitsua izango da sozialki seguru sentitzea, haurrekin nahiz lankideekin gustura egotea, horrela, errazagoa izango da zure lana egitea eta baita zurekin lan egitea ere.
            Hau guztia egin edo lortu ostean, seguruenik auto-estima altuagoa izango duzu, eta lehenengo artikuluak dioen bezala, zure burua onartzeaz gain, jakingo duzu ez zarela dakiena besteei irakasten dien norbait bakarrik, hori baino gehiago, hezitzailea ere izango zara zure ikaskideekiko.
            Behin hezitzailea zarela onartu osten berriz, zure ikaskideekin edo zure gelan egin nahi dituzun aldaketa edo hobekuntzak burutzea askoz ere errazagoa egingo zaizu, batez ere zure buruagan sinetsi ezkero eta zure burua onartu ezkero.

            Amaitzeko, eta balorazio osoa ikusi ondoren, argi agertzen da auto-estimak irakasle batengan duen eragin izugarria, eta horren ondorioz irakasle baten lanean eta ikaskideengan duen eragina irakasleak auto-estima altua edo baxua izateak.

Honez gain informazio askoz ere gehiago aurkitu dezakezu ondorengo web orrialdeetan nahiz behean agertzen diren bi liburuetan besteak beste:   




LIBURUAK:
-LA AUTOESTIMA DEL PROFESOR-Manual de reflexión y acción educativa.
-SENTIRSE BIEN EN EL AULA-Manual de convivencia para profesores.

1 comentario: