jueves, 16 de diciembre de 2010

TUTORETZAK

INFORMAZIO BILA?  

Jadanik azkeneko atala amaitu dugu eta oso gustura gaude lortutako emaitzarekin.
Azken atal hau besteetatik desberdina izan da. Tutoretzak landu ditugu oraingoan.
Besteak beste, bi testuren mindomo bikaina egin dugu, 30 kasuren tutoretzak asmatu ditugu eta Bullying-aren inguruko tutoretza bat sakondu dugu. Azkenik, hiru atal hauen errubrikak egin ditugu.
Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, hauxe da gure helbide elektronikoa:
baierorizikastendaoinez@gmail.com
                                                                                  
                                                                                                 
                     
 











Eta ez ahaztu:
ERORIZ IKASTEN DA OINEZ!!!
 
Iritsi gara helmugara!!! :) ;) :-) ;D :D

ESKEMA MULTIMEDIA

Oinarrizko Hezkuntzarako Tutoretza Plana egiteko Orientabideak, honako web orrian aurki dezakegu: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/adjuntos/25_pat_prim_e.pdf

eta Tutoretza Planaren Eraketa ere beste honetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/adjuntos/tutoretza/DOKUMENTUAK_Dw/SARRERA.htm

baina dena labur azalduta daukazue honako mapa kontzeptualean

ESKEMA MULTIMEDIAREN ERRUBRIKA:



BIKAIN (10-9)
OSO ONGI (9-7)
ONGI (6)
NAHIKOA (5)
GUTXIEGI (-5)
IDEIEN AIPAMENA
Ideia guztiak aipatu dira
Ideia gehienak aipatu
Ideia nahikoak aipatu
Ideia gutxi aipatu
Ideien aipamenik ez dago
IRUDIEN ERABILPENA
Irudi ugari erabili dira eta lotura dute
Irudi dexente erabili dira eta lotura ere badute
Irudi nahikoak erabili dira baina lotura handirik gabe
Oso irudi gutxi erabili dira eta ez dute ia loturarik
Ez da irudirik erabili

AZALPENAK
Behar den guztietan
Gehienetan
Nahikoetan
Gutxi batzuetan
Ez daude

Ideien aipamena: 9.5
Irudien erabilpena: 9.5
Azalpenak: 9
NOTA: 9.33

TUTORETZA DESBERDINAK

IKASLE BERRI BAT IRITXI DA IKASGELARA ETA ARRAZA EZBERDINEKOA DENEZ, IKASLE BAT BERAREKIN SARTU DA.
Helburua:  Lehenik eta behin, arraza ezberdineko gaztearekin sartu den gaztearekin hitz egin eta galdetu ea zer dela eta sartu den berarekin. Ondoren gazte honi azaldu nahiz eta arraza ezberdineko gaztea izan, bera bezalakoa dela eta errespetatua izan behar dela. Berriz ez sartzea gazte honekin eta xenofobia aldea batera uztea.
Parte hartzaileak:
Gazte arrazista: ez da beste ikasle batekin sartzen den lehenengo aldia. Beraren ezaugarri ezberdinak dituen edozeinekin sartu ohi da.
Beste arrazako gaztea: ikastetxe horretara joaten den lehen aldia. Lotsatia eta ez daki bere burua ondo defendatzen
Irakaslea
Eragina neurtzeko modua: Barkamena eskatzea baloratuko da, irakasleak lehenengo egunetan atentzio berezia jarriko dio arraza ezberdineko gazteekin sartzen den gazteari. Gainera honelako kasu baten aurrean gazte arrazistaren gurasoekin bakarka hitz egite ez legoko gaizki.

IKASLE BATEK BERE IKASKIDE BATI LAPURRETA EGIN DIO ATARI GARAIAN ETA IRAKASLE BATEK ARRAPATU DU.
Helburua: lapurreta egin duen gazteari galdetu zer dela eta lapurtu dion bere ikaskideari. Eginikoa gaizki dagoela adierazi eta zerbait behar badu bere guraso edo irakasleari eskatzeko.
Parte hartzaileak:
Lapurtua izan den haurra: mutil apala, gurasoek oparitutako jostailua ilusio osoz eskolara eramaten duen lehen aldia, beraren ikaskideei erakusteko.
Lapurreta egin duen haurra: lapurreta bat baina gehiago eginikoa. Beste ikasle baten zerbait gustuko duenean ez du zalantzarik izaten eta lapurtu egiten dio.
Irakaslea
Eragina neurtzeko modua: ikaslea damututa egon eta irakasleak ezer ere ez esan gabe bere ikaskideari berea dena ematea baloratuko da. Urrungo egunetan gaztea zaindua izango da.
IKASTETXE BATEAN ATARI GARAIAN GAZTE BATEK BULLING-A JASANARAZTEN DU BERE IKASKIDE BATZUEN ALDETIK.
Helburua: gazteak bulling eraso gehiago ez jasatea bere ikaskideekiko. Bulling-a egiten duten gazteei esan hori eginez ez dutela ezer ere ez lortuko eta jartzeko beraien ikaskideen tokian, ea nola sentituko ziren.
Parte hartzaileak:
Bulling-a jasaten duen gaztea: bakartia, ez da beste gazteekin erlazionatzen.
Bulling-a egiten duten ikaskideak: hoberenak direla pentsatzen duten gazte harroak.
Irakaslea
Ikasketa burua
Bi aldeetako gurasoak
Eragina neurtzeko modua: bulling-a egin dituzten gazte guztiak bildu eta barkamena eskatzea beraien ikaskideari. Berriz egiten badute zigor oso gogorra ezarriko zaiela, oso falta grabea baita. Gazte hauek zainduak egongo dira eta egun batzetan ezin izango dute elkarrekin ibili ikastetxean gutxienez.

IKASGELAN NESKA BATEK MUTILA JO DU ETA NEGARREZ UTZI DU.
Helburua: neska honek mutila berriz ez jotzea. Bere sexu bereko edota kontrako sexuko bati jotzea gaizki dagoela erakustea. Sexismo arazoa al da?
Parte hartzaileak:
Jotzen duen neska: iskanbila askotan sartuta egon den neska problematika.
Jotako mutila: ahula, besteak errespetatzen ditu, isila.
Irakaslea
Eragina neurtzeko modua: Barkamena eskatzea baloratuko da, irakasleak lehenengo egunetan atentzio berezia jarriko dio neskari.

ESKOLA MISTO BATEAN IKASGELAN NESKA BATEK BESTE NESKA BATI HARRAMAZKA EGITEA EGINDAKO ILARAN KOLATU NAHI IZATEAGATIK
Helburua: kolatu den neska berriz ere ez kolatzea ilaran eta harramazka egin dionari ulertarazi hori ez dela bidea, hitz eginez ebazten direla arazoak.
Parte hartzaileak:
Harramazka eginiko neska: oso errez hasarratzen da beste haurrekin.
Ilaran kolatu den neska: aurpegi galanta du, berak nahi duena lortzeko edozer gauza egiteko prest dago.
Irakaslea
Eragina neurtzeko modua: bi neskek elkarri barkamena eskatzea eta ondorengo egunetan zaintzea batak ez duela harramazkarik egiten eta bestea ez dela inon kolatzen edo berak nahi duena lortzeko edozer gauza egiten ez duela.

ATARI GARAIA DA ETA MUTIL BATEK BALOIARI JO ETA NAHI GABE IKASTETXEKO LEIHO BAR HAUTSI DU
Helburua: hurrengoan kontu gehiagorekin aritzea baloiarekin jolasten, leiho edo eta erraz hautsi daitekeen objektu batetik urruti.
Parte hartzaileak:
Leihoa hautsi duen haurra
Irakaslea
Eragina neurtzeko modua: haurrak barkamena eskatzea baloratu, nahi gabe izan denez ez zaie gurasoei abisatuko. Berriz gertatu ezkero leihoa ordaindu beharko du.

IKASLE BATEK BESTE IKASLE BATI MUTILA KENTZEA IKASGELAN.
Helburua: irakasleak azaltzea haur guztiei oso gazteak direla mutil edo neska laguna izateko. Ez arduratzeko iritsiko zaiela momentua eta gainera jakinaraztea mutil eta neska asko daudela.
Parte hartzaileak:
Mutila galdu duen neska
Mutila kendu duen neska
Mutila
Irakaslea
Eragina neurtzekoa metodoa: mutila kendutako neskak berriz ere beste neska bati mutila ez kentzea eta mutilik gabe geratu den neskari barkamena eskatzea.

HERRI IKASTETXE BATEAN MUTIL BATEK BERE IKASKIDE DEN NESKA BAT JO DU ETA NESKA ATZERUNTZ ERORI DA BURUAN KOLPE BAT HARTUZ. IRAKASLE BATEK IKUSI EGIN DU.
Helburua: Bi ikasleen iritziak entzutea. Zerbait azaldu behar bada, azaltzea. Berriz ez jotzea, eta arazo sexistak daudela ikusten bada, konponbide bat aurkitu beharko zaio.
Parte hartzaileak:
-Ikasle mutila:beste batzuetan ere jo izan ditu ikaskideak. Nesken gainetik ageri da sarritan.
-Ikasle neska: apur bat ahula, normalean ez da arazoetan sartzen.
-Begira zegoen irakaslea
-Ikasketa burua
Eragina neurtzeko modua: Barkamena eskatzea baloratuko da, irakasleak lehenengo egunetan atentzio berezia jarri beharko du bi ikasle horiengan.

IKASLE BATEK ORDENAGAILUA APURTU DU NAHITA
Helburua: Ikasleak ordenagailua apurtzearen zergatia argitzea eta gurasoei zer gertautu den azaltzea eta konponbidea ateratzea.
Parte hartzaileak:
-Ikaslea: 8 urte, nahiko aldrebesa.
-Irakaslea
-Gurasoak: ez dute ardura handirik jartzen bere haurrarengan.
-Zuzendaria
Eragina neurtzeko modua: Haurrak barkamena eskatu beharko du eta gurasoak ordenagailu berria ordaintzeaz arduratuko dira.

IKASLE BATEK BETI GEZURRA ESATEN DU
Helburua: Gezurra zein arrazoirekin esaten duen argitzea. Bere gurasoei galdetuz ea berdina gertatzen den etxean ere, eta horri irtenbidea aurkitzea.
Parte hartzaileak:
-Ikaslea: Beti gezurra esaten duena.
-Irakaslea: Ikasle horren tutorea.
-Zuzendaria
-Gurasoak
Eragina neurtzeko modua: Gezurra zergatik esaten duenaren egia jakitea, eta berriro gezurrik ez esatea baloratuko da, ondorengo egunetan batez ere atentzioa jarriz.

IKASLE BATI GURASOEK EZ DIOTE UZTEN TXANGOA EGITEN
Helburua: Gurasoekin harremanetan jarriz ez uzte horren zergatia argitzea eta ahal bada konpontzea.
Parte hartzaileak:
-Ikaslea
-Gurasoak: ez dute nahi beren haurra eskolako eremutik ateratzea, arriskutsua izan daitekeelako.
-Irakaslea: gurasoak konbentzitzeko prest.
Eragina neurtzeko modua: Gurasoekin hitz egin ondoren, ikaslea txangora joan ahal izango den edo ez baloratzea.

MUTILEK EZ DIETE NESKEI FUTBOLEAN JOLASTEN UZTEN
Helburua: Gelako tutoretza egitea. Nesken eta mutilen arrazoiak eta argudioak entzun ondoren konponbidea aurkitzea.
Parte hartzaileak:
-Ikasle neskak
-Ikasle mutilak
-Irakaslea
Eragina neurtzeko modua: Adostasun batera heldu diren edo ez ikustea eta ondorengo egunetan begiratzea ea denak batera jolasten ari diren edo ez.

UME BATEK ESKOLATIK ALDE EGITEN DU
Helburua: Ume horrekin hitz eginez, lehenengo irakaslearekin bakarrik eta ondoren beharrezkoa bada zuzendariarekin eta bere gurasoekin, argitzea zergatik egiten duen eskolatik alde.
Parte hartzaileak:
-Ikaslea: Beldurtia, amarekin egotea gustatzen zaio.
-Irakaslea
-Zuzendaria
-Gurasoak: semea beti beraiekin egotea gustatzen zaie.
Eragina neurtzeko modua: Umeak berriz alde egingo ez duela zin egiten duen edo ez baloratuko da ondorengo egunetan zer gertatzen den aztertzen jarraituz modu guztietan ere.

IKASLE BATEK BETI MARRAZKI TRISTEAK MARRAZTEN DITU
Helburua: Ikasle horrek marrazki tristeak marraztearen zergatia zein den ikustea, ea arazo psikologikoa den, ea familiako arazoa den edo agian lagunengatik den aztertzea.
Parte hartzaileak:
-Ikaslea: Lotsatia, bakartia, lagun gutxi ditu, tristea
-Gurasoak: Arazoak dituzte bi gurasoen artean
-Irakaslea
Eragina neurtzeko modua: Etxeko arazoek haurrarengan eragin ez dezaten gurasoei eskatu beharko zaie beste modu batean antolatzeko. Horrez gain, ikaskideekin dituen arazoak konpontzeko bidea egin behar bada, hauekin hitz egitea komeniko da. Haur honen garapena gertutik jarraitu beharko da, tutoretza gehiago eginez.

UME BATEK EZ DITU KOLOREAK BEREIZTEN
Helburua: Ume horri zer egin behar zaion erabakitzea eta batez ere gurasoak horren inguruan informatzea. Ariketa desberdinak egin behar dituen...
Parte hartzaileak:
-Ikaslea: Koloreak ez ditu bereizten
-Irakaslea
-Gurasoak
Eragina neurtzeko modua: beharrezko diren neurriak hartu beharko dira, medikuarengana eraman, ariketak moldatu beharrezkoa bada,...

UME BAT BETI NEGARREZ EGOTEN DA
Helburua: Ume horrek negar egitearen zergatia zein den argitzea. Bere gurasoekin komentatzea arazoa eta etxeko egoerarekin ere aztertzea.
Parte hartzaileak:
-Ikaslea: Beldurtia, tristea
-Irakaslea
-Gurasoak: Etxean ez dute arazorik izaten eta haurrak iñoiz ez du lagunekin ere arazorik izan.
Eragina neurtzeko modua: Umearekin hitz egin ondoren eta arazoa zein den ikusi ondoren konpontzen saiatu beharko da, arazoa zerbaitekiko beldurra edo lotsa bada edo norbaitekin gaizki eramaten dela...konponbidea aurkitu beharko zaio eta haur hori gertutik zaindu eta behar duenean laguntza eman.

HAUR BATEK BARIZELA DU
Helburua: Haur hori beste ikasleengandik apartatzeko gurasoei esan beharko zaie haurra barizela bukatu arte eskolara ez ekartzeko.
Parte hartzaileak:
-Ikaslea: Barizela pasatzen ari da.
-Irakaslea
-Gurasoak
Eragina neurtzeko modua: Ikaslea barizela pasatu ondoren itzuliko da eskolara.

HAUR BATEK ZORRIAK DITU
Helburua: Zorriak dituen haurrarekin bildu eta bere gurasoei deitu beharko zaie..ondoren beste ikaskide guztiei oharra bidali beharko zaie etxeetara.
Parte hartzaileak:
-Ikaslea
-Gurasoak
-Irakaslea
-Gainontzeko ikasleak
Eragina neurtzeko modua: Gurasoei abisua pasa ondoren, tarteka haurrei begiratu egin beharko zaie ea berriro zorririk duten edo ez.

HAUR BATEK EZ DU NAHI TXERTOA JASO
Helburua: Txertoa eman beharreko zerbait dela esan eta konbentzitu egin beharko da haurra jasotzeko, kasua muturrekoa bada gurasoekin hitz egin beharko da.
Parte hartzaileak:
-Ikaslea: Beldurtia
-Irakaslea
-Gurasoak: kasu estremo batean
Eragina neurtzeko modua: Txertoa jaso du, edo txertoa beste une batean medikuarengana joanda jaso beharko du.

IRAKASLE BATEK GAIZKI TRATATZEN DITU IKASLEAK
Helburua: Irakaslearekin hitz egin behar da bere argumentuak azaltzeko eta kasua larri bada neurriak hartu beharko dira.
Parte hartzaileak:
-Irakaslea: Gaizki tratatzen ditu haurrak. Ez du pazientziarik.
-Zuzendaria
-Gainontzeko irakasleak: beharrezkoa balitz
-Gaizki tratatu duen ikaslea.
Eragina neurtzeko modua: Irakasleak bere jarrera aldatuko duela hitz eman behar du eta gertutik jarraituko da klaseetan egiten duena eta nola tratatzen dituen ikasleak, berriro horrelakorik gerta ez dadin.

BI IRAKASLE ELKARREN ARTEAN GAIZKI KONPONTZEN DIRA
Helburua: Bi irakasle hauen arteko harremanak beren lanean eraginik ezin duela izan argitzea eta horrela bada neurriak hartu beharko dira.
Parte hartzaileak:
-Irakaslea 1
-Irakaslea 2: Irakaslea 1-en aurreko gizonarekin bizi da.
-Zuzendaria
Eragina neurtzeko modua: Bi irakasle hauen lana gertutik jarraituko da eta haurrengan eraginik ez duela frogatu beharko da.

IKASLE BATEK EZ DAKI EUSKARAZ
Helburua: Herri ikastetxe honetan, arlo guztiak euskaraz ematen direnez, haurrak euskaraz ikastea beharrezkoa izango da baina laguntza bezala itzultzailea ekartzea ea egokia litzatekeen planteatzea.
Parte hartzaileak:
-Ikaslea: Marokoarra da eta ez daki euskaraz.
-Irakaslea
-Zuzendaria
-Ikaslearen gurasoak: Marokoarrak dira hauek ere.
-Itzultzailea: beharrezkoa izanez gero.
Eragina neurtzeko modua: Ikasle honen garapena neurtu beharko da eta itzultzailea behar beharrezkoa den une-arte izango du.

NESKA BATI LEHENENGO ALDIZ HILEROKOA JAITSI ZAIO
Helburua: irakasleak neskari azaltzea hileroko hilabetean behin neska guztiak goiz edo beranduago edukiko dugula eta ez dela ezer txarra.
Parte hartzaileak:
Hilerokoa jaitsi zaion neska: izuturik dago lehenengo aldia delako hilerokoa duena eta ez dakielako zer den.
Irakaslea
Gurasoak
Eragina neurtzeko modua: neskaren gurasoekin hitz egin eta hurrengo hilean hilekoa duenean normaltasunez jokatzen badu, hilerokoa onartua duela ikusiko da.

IKASTETXE BATEAN HAUR BAT BAKARRIK IBILTZEN DA OSO LOTXATIA BAITA ETA BERAZ EZ DELAKO INTEGRATZEN.
Helburua: haurrak lotsa alde batea uztea eta bere ikasgelako haurrekin erlazionatzea.
Parte hartzaileak:
Ikasleak
Haur lotsatia
Irakaslea
Eragina neurtzeko modua: irakasleak ikasleari lagundu beste ikaskideekin erlazionatzeko eta egun batzuetan umearen gainean egon ikusteko beste haurrekin aritzen den jolasean edo ez.

JANGELA GARAIAN IKASLE BATEK EZ DU JANARIA JATEN
Helburua: ikasle horrek zergatik jaten ez duen jakitea eta pixkanaka jaten hastea.
Parte hartzaileak:
Ikaslea
Jangelako arduraduna
Gurasoak
Eragina neurtzeko modua: jangelan zaindua izatea eta ikustea jaten duela, tranparik egin gabe.

IRAKASLEA OHARTU DA BERE IKASLE BAT EZ DELA NORMALA
Helburua: ziurtatzea haurra ez dela normala, gurasoei esan eta gai hauetan aditua den profesional batengana eraman haurra.
Parte hartzaileak:
Haurra: irakasleak esandakoari ez dio jaramonik egiten eta ez de bere ikaskideekin erlazionatzen, bere munduan dirau.
Irakaslea
Gurasoak
Profesionala
Eragina neurtzeko modua: haurrarentzat bakarrik irakasle bat jartzea eta gertutik aztertu ikusteko ea aurrerakuntzarik ematen duen.

IKASLE BAT KIRATS HANDIAREKIN JOATEN DA IKASGELARA, EZ DA DUTXATZEN
Helburua: beraren gurasoekin hitz egin eta aztertzea zer dela eta ez de dutxatzen.
Parte hartzaileak:
Haurra
Irakaslea
Gurasoak
Eragina neurtzeko modua: urrungo egunetan jabetu ea dutxatuta datorren.

IKASLE BATI ASKOTAN JOTZEA
Helburua: ikasle honi jotzen diotenekin hitz egin eta lortu gehiagotan ez jotzea.
Parte hartzaileak:
Ikaslea
Beste ikasleak
Irakasleak
Eragina neurtzeko modua: gertutik zaintzea jotzen duten haurra eta besteek gehiago jo ez dezatela.
IKASLE BAT EZ DA GELARA JOATEN
Helburua: ikasle honen gurasoekin hitz egin eta ikaslea ikastetxera joatea.
Parte hartzaileak:
Ikaslea
Gurasoak
Irakaslea
Ikasketa burua
Eragina neurtzeko modua: kontuan hartzea ea ikaslea egunera doan ikastetxera.

IKASLE BAT BETI BESTEEN GAINETIK AZALTZEA
Helburua: gainetik dagoen ikaslearen harrotasuna jaistea eta beste ikasleen jarrera berbera izatea.
Parte hartzaileak:
Ikaslea
Irakaslea
Eragina neurtzeko modua: ikasgelan atentzioa deitzen ez duela ikastea.

TUTORETZEN ERRUBRIKA:


BIKAIN (10-9)
OSO ONGI (8-7)
ONGI (6)
NAHIKOA (5)
GUTXIEGI (-5)
TUTORETZA KOPURUA
30 edo gehiago
29-25 tartean
24-20 tartean
19-15 tartean
14 edo gutxiago

HELBURUA
puntu guztiak
ondo zehaztuak
Puntu gehienak ondo zehaztuak
Nahikoa puntu zehaztuta
Puntu gutxi zehaztuta

Zehaztu gabe
PARTE HARTZAILEAK
guztiak
gehienak
nahikoak
Gutxi batzuk
Ez daude
ERAGINA NEURTZEKO MODUA
Puntu guztiak ondo zehaztuak
Puntu
gehienak ondo zehaztuak
Nahiko puntu zehaztuta
Puntu gutxi zehaztuta

Zehaztu gabe

Tutoretza kopurua: 9
Helburua: 8,5
Parte hartzaileak: 8,5
Eragina neurtzeko modua: 8,5
NOTA: 8,5