jueves, 28 de octubre de 2010

IRAKASLEEN IBILBIDE PROFESIONALA - 2.ATALA

INFORMAZIO BILA?  

Jadanik bigarren atala amaitua dugu eta asko ari gara ikasten blog honen bidez.

Bigarren atal honetan, irakasle baten ibilbide profesionalaren inguruan egin dugu lana, eta horri buruzko informazio interesgarria aurkitu dugu.
Honez gain, gure irakaslea izandako irakasle bati elkarrizketa egin diogu eta bertan dago bildutako informazio guztia.

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, hauxe da gure helbide elektronikoa:

Eta ez ahaztu:
ERORIZ IKASTEN DA OINEZ!!!

miércoles, 27 de octubre de 2010

MAPA KONTZEPTUALA

Hona hemen bigarren atalari dagokion mapa kontzeptuala

1.ekarpena: ZEIN IZAN DA IRAKASLE ONAK IZATEKO ARRAZOIA?

¿Qué los ha llevado a ser buenos profesores?
La investigación nos condujo a inferir motivos tales como: contacto temprano con espacios y tiempos letrados; conversaciones sobre temas de interés desde temprana edad; vocación temprana; identificación con buenos profesores; rechazo a los malos profesores y no querer repetir la historia; participación en grupos que les sirvieron de apoyo afectivo; etc., e inferir, entre otros, que es más probable encontrar un buen profesor en quien tuvo alguien determinante en sus vidas, que en quien no lo tuvo. Instancias como estas, nos permitieron reforzar los análisis sobre la construcción de la identidad profesional.

Hemendik dago aterata testu zati hau: http://hvpch.blogspot.com/

            Blog interesgarria benetan honako hau, irakasle izan aurretik irakurtzea komeni den horietakoa. Blog honetan, irakasleen inguruko azterketa sakona egin dute. Hauen ibilbide profesionala aztertuz eta bertatik ondorio batzuk ateraz. Baina zati hau zehazki aukeratu izanaren zergatia, irakasle baten ibilbide profesionalarekin lotura zuzenena duen zatia dela da. Irakasle bat “ona” izatera bultzatzen duten hainbat arrazoi azalduz.

         Bestalde, azterketa interesgarria iruditu zaigun arren eta alde batetik ados gauden arren testu edo artikulu honekin, kritika bat egitea komeni dela iruditzen zaigu. Izan ere, irakaslea pertsona bat den unetik, balorazioa edo egitura modu batean behintzat subjektiboa izango da. Hau da, denok ez gara berdinak, bakoitzak bere bizitza, ohitura eta esperientzia propioak izango ditu, baina ez zaigu iruditzen hori arrazoia denik irakasle bat ona edo txarra den erabaki ahal izateko (irakasle on bat izatea zer den badakigu behintzat). Agian eragina izango du bizitzan zehar izandako esperientziak, seguruenik bai, baina ez justifikatu ahal izateko irakasle ona edo txarra izango den, bere metodologia eta ikasleekiko emaitzak aztertu gabe aurretik. Beraz, ebaluaketa orokor bat egiteko balioko digu azterketa honek gehienbat, aspektu orokor batzuk lortzeko.

         Bokazioaren adibidea kontuan hartzea adibidez behar beharrezkoa iruditzen zaigu. Irakasle izateko bokazioa duen haur bat, eta bokazio hori gaztaroan ere daramana, seguruenik gustura sentituko da irakasle den momentuan, bere ikasleen aurrean hitz egiterakoan komodo sentituko da eta ondorioz bere lana egitea errazagoa irudituko zaio, horrek eragin positiboa izanez bere ikasleengan eta emaitza hobeak lortuz. Alderantziz gerta liteke ordea, ikasle bati ez bazaio gustatzen irakaskuntzaren mundua baina hainbat arrazoi direla medio (nota, gurasoak,…) karrera hau egitea tokatzen bazaio eta ondoren irakasle izatea, honen errendimendua eskasa izango da beharbada, ez du motibazio berdina izango ikasleen aurrean eta horrek eragina izango du bere ikasleen emaitzetan ere.

         Beste irakasle batzuekiko erreferentzia izatea ere garrantzitsua izango da irakasle baten ibilbide profesionalean. Irakasle izan nahi duen ikasle bati bere bizitzan zehar gustuko irakasleak tokatu bazaizkio, berak ere gusturago ikasiko du eta bere etorkizuneko ikasleekin ere metodologia egokia aplikatzen saiatuko da, guztiz kontrako egoera tokatu liteken bezala. Honela adierazi zuen Maite Fresnillok (elkarrizketa bat egin genion irakasleak) ere. 

         Hau guztia aztertu ondoren, ondoriozta dezakegu, pertsona bakoitzaren ibilbide profesionaleko hainbat faktorek eragin zuzena izan dezaketela irakasle bat “ona” edo “txarra” izateko garaian, baina hala ere ezin dugula zehaztu irakasle bakoitzean edo ezin dugula irakasle bakoitza horren arabera bakarrik kalifikatu.

martes, 26 de octubre de 2010

2.ekarpena: IRAKASLEAK SORTU ALA JAIO?


 eL maestro nace, no se hace
Escrito por Janneth Deantonio Suarez el 09/03/2009

El maestro nace ,no se hace. Muchos educadores sin ninguna vocaciòn ven a los estudiantes iguales. "Hay que dedicarles mas tiempo al niño ,al muchacho para compensar esos hogares vacios,falta de amor y afecto "en muchas ocaciones el maestro es el que lo brinda. Ser educador se lleva en la sangre. Cuando se toma ese camino es para toda la vida lastima que el compromiso de ser maestro se esta acabando.

Interneten artikuluak irakurtzen genbiltzala honako idatzi hau topatu genuen. Bertan emakume baten iritzia adierazten da: irakasleak lehenik eta behin, jaio egiten direla eta bokazioa behar beharrezkoa dela. Interesgarria iruditu zaigu gai hau, aspalditik entzuten den gaia delako, irakasle ona izateko bokazioa ea beharrezkoa den, eta benetan lan hau bete nahi izateak eragin positiboa ote duen ibilbide profesionalean. Artikulua hurrengo web orrian ere aurki dezakezue, nahiz eta hemen bertan hasieran jarri dizuegun zati bera den.

http://grupos.emagister.com/mensaje/el_maestro_nace_no_se_hace_muchos_educadores_sin/1012-262223

Irakasle eskolan gaudenok, eta ziur gaude, irakasleek, gurasoek nahiz behe-mailako ikasketetan dauden eta irakasle izan nahi duten gazteek ere, beste pertsona askok bezalaxe, behin baina gehiagotan egin diotela galdera hau bere buruari: edozein izan al daiteke irakasle?

Batzuek, baietz diote, horrekin irakasleak sortu besterik ez direla egiten azpimarratuz. Beste askok ordea, nahiago dugu, irakaslea batez ere, jaio egiten dela esatea, nahiz eta badakigun zenbait arlo garatzea beharrezkoa duen.

Egia da, azken urte hauetan badirudiela irakasle titulua lortzea edozeinen aukeren artean dagoela, baina akaso titulu baten jabe izateak, irakasle on bihurtzen al gaitu? Ez al da beharrezkoa gutxieneko jakintza bat izatea, eta hau poliki-poliki esperientziaren bidez hornitzea?

Aurretik aipatu bezala, irakasle batek zenbait ezaugarri izan behar ditu, eta hauek etengabe garatu, lehendabizi bere ibilbide akademikoan eta ondoren profesionalean. Baina zeintzuk dira bereizgarri hauek? Ezagutza, metodologia aniztasuna eta nola ez, bokazioa.

Gure ustez, irakaslea batez re jaio egiten den arren, beharrezkoa da ezagutza-maila egokia izatea, bere ikasleen dudak argitu ahal izateko, eta aldi berean, eskolako programa modu eraginkorrean emateko. Horrez gain, metodologia desberdinak ezagutzea eta aplikatzen jakitea ezinbestekoa dela uste dugu, egokitu zaion taldearen arabera bat edo beste erabili beharko duelako hauen beharrak asetzeko. Baina garrantzitsuena esan genezake, bokazioa dela, azken finean lan bat ekiteko, gogoa eta ilusioa izan ebar delako, eta hau izan daitekeelako edozein lanbidetan arrakasta lortzeko ezaugarri nagusiena.

Faktore hauek guztiak, ikasketetan hasten dira garatzen, baina irakasle batek ez dio inoiz ikasteari uzten, beraz, bere ibilbide profesionalean ere garatzen jarraituko dute.

Garrantzitsua iruditzen zaigu, jarraian azalduko duguna kontutan hartzea, azken finean, denek ez ditugulako aukera berdinak izaten gure bizitzan zehar, eta hauek oso lotuta egon daitezkeelako gure etorkizunean gertatuko denarekin edo ikasiko dugunarekin.

Irakasle bakoitzaren ibilbide akademiko nahiz profesionala desberdina izan ohi da. Pertsona bakoitzak heziketa desberdina jasotzen du, batzuk ia jaiotzen diren unetik doaz haur eskola bezalako zentro eskolarretara, beste batzuk ez ordea, gainera kontutan eduki beharreko gauza da familiaren egoera ekonomikoa eta pentsamoldea, horrek zerikusia izan dezakeelako eskola publiko, pribatu edo erlijioso batean ikastea. Horrez gain, denen aukerak ez dira berdinak, batzuk ikasteko gaitasuna dutelako eta beste batzuk ez horrenbeste, edo baita unibertsitatera joateko aukera denek ez dutelako. Baina argi badaukagu ikasi nahi duguna, garrantzitsua da borrokatzea, eta geure benetako ametsa irakasle izatea bada, kanpo laguntzak bilatzea, eta ez badago beste erremediorik lanean ere jartzea, gure kasu hipotetikoan Jimeno Alejandrok egiten zuen moduan. Zeren pena bat litzateke irakasle on izango litzakeen pertsona batek zenbait arrazoiengatik bere ametsa ez betetzea.

Bizi garen garaiak ere egiten du garai bateko, gaur egungo edo etorkizuneko irakaslea desberdina izatea, azken finean pertsona hori hezteko moduak, eskolan ikasitakoak eta bertako metodologiak izugarrizko garrantzia dute, hori islatuta geldi daitekeelako bera irakasle den momentuan. Ez da beti horrela izaten, zeren ez bazaio gustatzen berari irakatsi dien modua, hau aldatzen eta bertako akatsak zuzentzen saiatuko da.

Beraz, laburbilduz esan genezake, ibilbide akademikoan eman diren eta planteatu diren gertaerek, ibilbide profesionalean lagungarriak izango direla. Azken finean, denek ikusitakoarekin eta bizitakoarekin ikasten dugulako eta horrek asko markatzen digu gure bizitzan, onerako nahiz txarreko, eta lanean gauden garaia modu batekoa edo bestekoa izatea baldintzatzen duela esan dezakegu.

lunes, 25 de octubre de 2010

3.ekarpena: IRAKASLE BATEN IBILBIDEA GOR ESKOLA BATEAN LAN EGITEKO

IRAKASLE BATEN IBILBIDEA GOR ESKOLA BATEAN LAN EGITEKO




Ekarpen hau egiteko; pertsona gorrekin lan egiten duen irakasle baten ibilbidea aukeratu dugu. Bertan duzuen bideoan San Marcos-en irekiko duten gorrentzako eskola batean lan egin behar duen irakasle bat agertzen zaigu. .

Tamalez oraingoz ez daude gorrentzat eskola espezializatu asko eta irakaslegoari dagokionez; gehienek irakaskuntza tradizionala, hau da, ezintasuna ez duten haurrei klaseak emateko ikasten dute.

Haur gorrekin lan egiteko irakasle batek egin beharreko ibilbidea; beste irakasle guztien berdina izango da baina beraien azken ikas urtetan espezializatu egin beharko dira ezintasuna duten haurrei zer nolako laguntzak eman eta beraiei klasea nola eman jakiteko.

Irakasle hauek ere unibertsitateko diploma izan beharko dute eta nola ez, gorrei erakusteko gai diren ziurtagiria ere



Gerta liteke honelako haurrak gor eskola batera joan beharrean; beste edozein eskolara joatea, beraz honelako ume bat dagoen gelan irakasle bat izango du laguntza moduan klaseak aurrera eramateko. Irakasle honek, umearen garapena ezagutuko du, bere ikaskuntzaren prozesuak ere ezagutuko ditu, eta umeak ahozko hizkuntza bereganatzeko metodo hoberenak ezagutuko ditu. Gainera beharrezkoa izango du gorren zeinu hez-kuntza ezagutzea.
Web gune ezberdinetan informazioa bilatzen aritu gara eta benetako haur eta heldu gorrekin  lan egin eta beste pertsonei gorrekin nola lan egin erakusten dien irakasle batekin topatu gara.

Beraren izena Victor Cueva da eta berak pertsona gorrekin lan egiteko egin duen ibilbidea ondorengoa izan da; lehenengo laguntzaile eta ondoren irakasle moduan aritu da Centro Expresión Integral para los Discapacitados Auditivos (CELAI)-en eta ondoren Profesor Especializado en Discapacitados en la Audición Voz y el Lenguaje en el Instituto Nacional Superior del Profesorado de Educación Especial-en eta honela irakasle bezala osatzea lortu du.



Amaitzeko, irakasle hauen ibilbideari buruzko hausnarketa egin dugu. Gure ustez; edozein ezintasun fisiko nahiz psikologiko duen haur batekin lan egiteak; hasteko oso argi izan behar du zein munduan sartzen den; honelako pertsonekin lan egiten duten pertsonek diotelako oso gogorra dela eta ondo prestatua egon beharra dela batez ere psikologikoki. Baina azkenean honelako haur batek ikasi eta bere mugak gainditzen dituela ikusteak poztasun handia ekartzen duela.




4.ekarpena: DANTZAKO IRAKASLEEN IBILBIDE PROFESIONALA

         
DANTZAKO IRAKASLEEN IBILBIDE PROFESIONALA
.
Fama gaur egun ospe handia hartu duen dantza eskola bateko programa da. Bertan, 50 bat lagunek eta hainbat irakaslek dihardute lanean eta hori kontuan hartuz, bertako irakasleen ibilbide profesionala aztertzea pentsatu dugu.

            Bertako irakasle lana ez da ikastoletan egiten dena bezalakoa, oso desberdina da, baina horrexegatik aukeratu dugu gehienbat, irakaslea mota askotakoa izan daitekeela ikusteko. Izan ere konparaketa bat egingo bagenu ikastola bateko lehen edo haur hezkuntzako irakasle baten artean edo unibertsitateko irakasle baten artean eta programa honetako dantza irakasle baten artean, ibilbide profesionalari dagokionez eta bakoitzak beharko dituen gaitasunei dagokionez, aldaketa izugarria izango litzatekeela ziur gaude

           

Dantza irakasten duen irakasle batek, bere haurtzaroa ikastetxe arrunt batean gauzatzen du, beste edozein irakaslek bezala, bakoitzak bere arazo eta onurekin, baina institutura sartzean jadanik, garbi izango du, dantza zehazki ez bada ere, artea edo antzeko zerbait gustatzen zaiola, eta bide horretatik jarraitu nahi duela. Beraz, unibertsitatera joateko garaia iristen zaionean, edozein karrera egin beharrean ondoren irakasle izan ahal izateko,(irakasle eskola, historia…) dantza eskola batean apuntatu beharko da, eta behean adierazi dugun orrialdearen laguntzaz, dantza eskola batean lantzen diren aspektuak zeintzuk diren jakin ahal izan dugu, besteak beste:koreografia ikasketak, ezagutza artistikoak…

            Horrekin batera, hainbat dantza irakasleren bizitzako etapak azaltzen dira orrialde honetan. Bi kasu aztertuko ditugu guk, Marinarena eta Rafarena. 



Marinaren kasuan, ume umetatik hasi zen gimnasia erritmikoa lantzen, 5 urte zituela familia guztia herriz aldatu zen eta A Coruña-ra joan ziren bizitzera. Bertan ere gimnasia erritmikoa lantzen jardun zen Marina. 7 urte zituela soilik, lehiaketa ezberdinetan parte hartzen zuen eta sariak irabazia zen. Ondoren Madrilen jarraitu zuen bere ibilbide profesionala osatzen The Royal Academy of Dance-n. Hala ere, orduan erabaki zuen gimnasia erritmikoa utzi eta soilik dantza egin nahi zuela eta baleta ikasi zuen The Royal Academy of Dance-ren bidez Londresen azterketak eginez eta ohorezko matrikula lortu zuen. Ordudanik hainbat dantza estilo ikasi ditu Marinak, eta gaur egun irakaslea da Torrelodones-ko dantza eskolan.

Rafa dugu beste irakasle bat. Honen kasuan aldiz, antzerkilaritzan jardun da betidanik eta interpretazioa ikasi du. Horrez gain, “La Platea” eskolan, dantzako ikasketak egin zituen eta gaur egun “El Horno”(Madril)- ikastetxeko irakaslea da.

Hau guztia aztertu ondoren, esan dezakegu, irakasle mota asko daudela, bakoitzak bere ibilbide profesionala izan duela eta bakoitzak bere bizipen propioak eta ondorioz horren araberakoa izango dela beraiek egiten duten lana ere.

Informazio gehiago:

IBILBIDE PROFESIONAL DESBERDINAK ETA HAUEN KONPARAKETA

KASU HIPOTETIKOA

JIMENO ALEJANDRO – ELORRIOKO HERRI IKASTETXEKO IRAKASLEA
                                                                           
         Jimeno Alejandro (J.A.), 38 urteko irakasle bat da Elorrioko herri ikastetxean.

         Bizitza gogorra izan badu ere, gaur egun oso gustura dago bere lan eta bizitzarekin. Hamar anai-arreba ditu eta ijito arrazakoa da. Hori dela eta, bere bizitza ez da oso arrunta izan eta hainbat oztopo gainditu behar izan ditu aurrera egin ahal izateko.

         J.A. -k ez du jaso haur hezkuntzari dagokion heziketa fasea, izan ere, bere familiaren kultura eta lana zela eta oso zaila zen hezkuntzako atal hori jasotzea. Txikitatik, bere gurasoek barraketan egin dute lana. Hori dela eta, hara eta hona ibili behar izan dira astero. Hala ere, adin horretan, ahuntzarekin jardunaldiak egin ditu eta kaxa jotzen ikasi du. Honez gain, urte batzuk geroago, gitarra jotzen ere ikasi du Alejandrok.

         Lehen hezkuntzari dagokionez berriz, heziketa fase osoa jaso ez duen arren, hau da, egunero eskolara joan ez den arren, egun batzuetan joan izan da eta hori berak asko baloratzen du. Lehenik eta behin, bere anai zaharragoek bera zaindu zuten bezala, berak ere anai-arreba gazteagoak zaindu behar izan ditu lehen hezkuntza jaso beharreko garaian. Gainera, gurasoen lana zela eta herriz etengabe aldatuz ibili izanagatik ere ezin izan du egunero eskolara joan ahal izan. Horregatik, urte bat errepikatu beharra izan du J.A. –k lehen hezkuntzan. Bestalde bada gauza bat azpimarratu nahi duena, izan ere, irakasle bat oso berezia izan du Alejandrok, Maite Irizar hain zuzen ere. Maitek, beste irakasleek egin ez zuten bezala, J.A. -ren alde positiboa azpimarratu zuen alde negatiboak azpimarratu beharrean. Maite Irizarrek, jende aurrean hitz egiteko zuen gaitasuna nabarmentzen zuen, azalpenak emateko zuen gaitasuna eta lotsarik eza. Alejandrok garai haietan irakasle harren laguntza gustukoa bazuen ere, gaur egun konturatu da benetan zenbat lagundu zion Maite Irizarrek.

         Garai hartako bigarren hezkuntzari dagokionez berriz, bere bizitzako etaparik gogorrena eta txarrena bezala azpimarratzen du. Alde batetik, eta arazorik nabarmenena, bere ikaskideekin zuen harremana zen. Ikaskideak bere kulturarengatik baztertzen zuten, besteak beste usainagatik eta zikina izateagatik iraintzen zuren Alejandro. Baina ez ziren arazoak irainetara mugatzen. Edozer gauza falta zela eta, edo edozer gauza apurtu zela eta beti bera jotzen zuten erruduntzat ikasle eta irakasleek, askotan inongo errurik izan gabe. Gainera, etxekoentzat lana egiteagatik edo anai arrebak zaintzeagatik ere, askotan ez zen klasera joaten eta horrek ondorio txarrak ekarri zizkion, nota txarrak eta bigarrengoz errepikatzea hain zuzen ere.

         Baina pasatu zen fase hori eta jadanik ez zuen ikasi beharrik. Lana egiten zuen gurasoekin eta anai-arrebekin. Gau eta egun lanean, barraketan, herriz- herri bidaiatzen edo beste hainbat lan eskas eginez pasa zituen egunak, asteak, hilabeteak…bi urte pasa ziren arte. Ar batek bere barrena jaten zion, irakasle izateko arra zen eta hori lortu nahi zuen kosta hala kosta. Gurasoek ordea, lana egitera behartzen zuten familia aurrera atera ahal izateko. Hala ere, ez zuen etsi, eta ikasten hasi zen. Egunez lana egiten zuen eta gauez gaur eguneko batxilerreko klaseak jasotzen zituen. Nekea eta ikasteko denbora falta zuela eta, bi urtetan atera beharrean hirutan atera zuen Alejandrok batxilerra. Gustura zegoen eta ikasten jarraitu nahi zuen.
         Gauzak asko eta onera aldatu ziren irakasle-eskolara iritsi zenean. Jadanik ikaskideen arazoak atzean utziak zituen. Bere arraza ez zen arazo ikaragarria eta lanarekin ere askoz hobeto lotzen zituen ikasketak. Gainera euskaraz ere oso ondo moldatzen zen jadanik eta ez zuen inongo arazo larririk izan hiru urtetako karrera hau burutzeko. 25 urterekin lanean hasteko moduan zen.

         Baina berriro ere arazoak iritsi ziren orduan. Bere curriculumean jartzen ez zuen arren, ijitoa izaten jarraitzen zuen Alejandrok. Bi aldiz errepikatuak zituen ikasketak eta horregatik ez zuten edozein lekutan hartzen. Horregatik, lehenengo urteetan hainbat lan ezberdin egin behar izan zituen baina hiru urtetara bere zorioneko eguna iritsi zen. Elorrioko herri-ikastetxetik deitu zioten eta lana eskaini zioten 8 urte inguruko ikasleekin.

         Egun horretatik aurrera, Elorrion bizi da bere emaztea eta bi semetxorekin. Lanean ez du inongo arazorik eta berak dionen bezala, gaur egun bera sentitzen da ikasle eta bere ikasleak ditu irakasle, beraiengandik asko ikasi baitu. Gainera, saiatzen da bere irakasleek egiten zituzten akatsak zuzentzen, denak zuzentzea ezinezkoa den arren pertsonak garen momentutik. Azkenik, jendea irakasle onak izatera bultzatu nahi du, behar duten haurrei laguntza emanez eta behar ez dutenei laguntza eskatuz.

Kasu erreala

Maite Fresnillo  Txindoki Alkartasuna Institutoa (Beasain)

1.     1. Txikitan haurtzendegira joan zinen edo beste norbaitek zaindu zintuen?

       Txikia nintzenean, ez nintzen haurtzaindegira joan, horren ordez nire amak lana utzi zuen eta ni zaintzen hasi zen. Hala ere, ez dut uste nire ama horretaz damutzen denik, nire ustez beste goxotasun mota bat jaso nuen amaren eskutik haurtzaindegira joan ziren haurrak baino. Horrekin ez dut nahi esan haurtzaindegiak txarrak direnik edo ez dutela goxotasunik ematen, besterik gabe, ez dira onak edo txarrak nire ustez, gaur egun beharrezkoak diren instalazio batzuk bakarrik, izan ere, gaur egun etxean bi gurasoek egiten dute lana dagoen egoera ekonomikoaren ondorioz eta horrek haurrak haurtzaindegietara eramatea bultzatzen du.

2.      2. 3-14 urte bitartean jaso zenuen hezkuntzaren inguruan zer esan dezakezu? Ze motatako harremana zenuen irakasleekin? Ze arau gailentzen ziren zuen eskolan? Neskak bakarrik edo mistoa? Irakasleak zorrotzak ziren?

        4-5 urte nituela hasi nintzen eskolan; eta esan beharra dut oso pozik joaten nintzela gainera eskolara. Gustura sentitzen nintzen lagun artean, eta baita irakaslearekin ere, eta lana egitea gustuko nuen tarteka jolastuz. Hezkuntza kontrolatua genuen, diziplinatua, baina ez zait iruditzen hezkuntza diziplinatua desegokia denik, gehiago esango nuke, nire ustez behar beharrezkoa da neurri batean diziplina jartzea, horrela bai irakaslea eta baita ikasleak ere irabazten ateratzen direla iruditzen zait. Asko ikasi nuen garai hartan; gogotsu, nire ahalegin guztiekin. Gainera oso irakasle onak izan nituen eta asko irakatsi zidaten. Horregatik ez dut inoiz gorrotatu ikastea eta horrek eragina du ikasterako garaian errazagoa izatean ere. Irakasle onak edo gustukoak izatea oso garrantzitsua da nire ustez.

       Arau ezberdin asko genituen garai artan; gaur egungoak baino gogorragoak ziren arren, ez ziren trauma bat sortzekoak ere, adibidez biderkatze taulak buruz ikasi eta kopiatu behar genituen. Ni apur bat hiztuna nintzenez, behin baino gehiagotan tokatu zitzaidan taula hauek kopiatzea eta ondorioz, gaur egun, taula denak buruz dakizkit. Jo ere egiten gintuzten; zaplaztekoak, baina ni oso gazte zintzoa nintzenez, ez nuen inoiz zaplaztekorik jaso.

        Gure eskola mistoa zen 6.mailatik aurrera; baina 5.maila arte neska eta mutilak banaturik egon ginen; Nire ustez hobea da neska eta mutilak batera egotea gela batean, izan ere, gero beste sexuko pertsona batekin erlazionatzerako garaian askoz ere errazagoa egingo zaizu eskola misto batean egon zarenean, neska eta mutilak bananduta dauden eskola batean ikasi baduzu baino; honetaz gain, azpimarratzen dut oso talde handiko gelak genituela, eta hori ere negatiboa dela iruditzen zait, gelan talde handia egoteak esan nahi du, irakaslearentzat zailagoa dela guztiak kontrolatzea, eta ikaslearentzat berriz zailagoa da gela hauetan parte hartzea eta baita ikastea ere, irakasle bakarrak ezin dituelako denen galderen edo arazoen erantzunak eman.

3.      3. Zerk bultzatu zintuen irakasle izatera?

        Irakasle izatera, eskolako esperientzia politak bultzatu ninduen bati-bat. Betidanik nahi izan dut irakasle izan eta txikiagoei erakutsi.Beraz esan daiteke irakasle bokazioa izan dudala betidanik eta hori irakasteko garaian ere asko nabaritzen dela uste dut. Gainera lehen esan bezala, oso irakasle onak izan nituen orokorki eta onek gehiago animatu ninduen. Horrek adierazten du irakasleak eragin handia duela haur batengan, bai irakasterakoan eta baita bere erabakiak hartzerakoan ere. Hala ere nik ez nuen majisteritza ikasi, Historia etaHistoria del Arte baizik. Gaur egun, Historia eta Historia del arte ikasgaiak irakasten ditut Txindoki Alkartasuna institutuan eta ikasgai hauek aukeratu izanaren “erruduna”, nire historiako irakaslea izan zen, beraren klaseak oso eramangarri eta interesgarriak baitziren.

4.      4. Ze iritzi duzu hezkuntza sisteman eman den aldaketaren inguruan? (Arauak malgutzea, metodologia berriak, zenbatetaraino den derrigorrekoa…?) kritikaren bat?

       Nire iritziz, aldaketa onerako izan da orokorrean. Gainera orain hasi dira irakasleak beraien ikasleak bultzatzen gauzak beraien kabuz egitea, eta hori oso aldaketa positiboa iruditzen zait, izan ere, modu honetan ikasleak autonomia gehiago izaten ikasten dute eta hori oso ongi etorriko zaie ondoren joango diren eskola, institutu edo unibertsitateetarako. Hala ere, egia da, askatasunaren kontrola galdu dela zenbait eremutan; hala nola; “pirak” egitea, eta honen ondorioz klasera ez azaltzea. Gaur egun teknologia ere garrantzia hartzen hari da eta horren ondorioz mugikorrak ere geletara heldu dira. Ondorioz, esan dezaket, aldaketa orokorrean ona edo positiboa iruditzen zaidan arren, gehiegizko askatasuna ematea ikasleei negatiboa dela, kaos bihurtu daitekeelako azkenean gela bat.

5. Nolakoa iruditzen zaizu izan beharko litzatekeela Hezkuntza perfektua?

        Nire ustez, lehengo eta gaur egungo hezkuntza sistemaren konbinaketa bat izango litzateke egokiena. Gaur egungo gazteak, informazioa beraien kabuz bilatzen ohitu beharko lirateke, baina aurrez esan dudan bezala diziplina apur bat ere mantenduz.

       Errespetu eta diziplinari dagokionez, esan beharra dut, nire ustez etxean ikasten direla lehenengo edo hobeto esanda etxean ikasi beharko liratekeela lehenengo eta ondoren klasean aplikatzea besterik ez litzateke geratuko.

        Heziketa, etxean ikasi beharko luketen ikasgaia da; hau da, etxean haurrak heztea behar beharrezkoa da eta ez askok esaten duten bezala: “haurrek heziketa eskolan ikasi behar dute” eta hau honela izateko, hasteko eta behin, familian autoritatea egotea beharrezkoa izango da.


Amaitzeko, eskerrik beroenak eman nahiko genizkioke Maite Fresnillo irakasleari; beraren borondate onari esker, lan hau aurrera ateratzeko aukera izan baitugu; eta honez gain, eskertu nahiko genioke horren ondo hartu izana gu elkarrizketa egitera joan ginenean.


Hausnarketa pertsonala

Leire Arrieta, Ane Unanua eta Sandra López

Hausnarketa pertsonal bezala honako hau azaldu nahi dizuegu:

Garaiak urtez urte aldatzen joan diren bezala, irakasleen ibilbide akademikoa ere aldatuz joan da, eta horrek eragin zuzena izan du bere ibilbide profesionalean ere. Gainera, irakasle batek jaso duen hezkuntza motak ere nola ez, eragina izango du bere irakasteko metodologian ere. Berak jaso duen hezkuntza mota egokia dela uste badu edo gustukoa izan badu, errepikatzen saiatuko delako bere ikasleekin, baina kontrakoz, metodologia gustatu ez bazaio, bertan emandako metodo desegokiak aldatzen saiatuko da, metodo hoberenak soilik hautatuz.

Garrantzitsua ere iruditzen zaigu aipatzea, irakasleek ikaskideekin duten harremana ona bada, bere ibilbide profesionala positibotzat har daitekeela. Gainera, modu horretan ziurrenik ikasleek errazago ikasiko dituzte gauzak, irakaslearekiko harremana esanguratsua delako klasean atentzio jartzeko edo ez. Eta aldi berean, seguru aski irakasleak ere izugarri ikasiko du bere ikasleengatik.

Hau guztiaz gain azpimarratu nahi genuke, Maite Fresnillok egin duen moduan, aldaketaz hitz egin duenean, zehazki askatasunaz ari garela, ikasleei ematen zaien askatasunaz. Askatasun honekin ikasleek beraien kabuz pentsatzea lortu nahi dugu eta horrela kritika konstruktiboak egiten ikastea, beti ere, gehiegizko askatasuna eman gabe, eta beharrezkoak diren gutxieneko neurriak ezarriz.

Eta aipatu nahi genuke amaitzeko, guretzat hezkuntza perfektua konbinaketa batekin lortuko litzatekeela, Maitek ere esan digun moduan. Azken finean, beharrezkoa delako haurrek beraien kabuz pentsatzen ikastea, baina autoritatea eta diziplina minimo bat ezinbestekoak direla uste dugu, errespetua bezalako baloreak ikas ditzaten, eta ezin daitekeela edozein modutan jokatu zenbait egoeren eta pertsonen aurrean.








  

IRAKASLEEN IBILBIDE PROFESIONALEN POWER POINTA

Hona hemen eginiko elkarrizketaren eta kasu hipotetikoaren power pointa,
bertan bien arteko konparaketa eta gure hausnarketa ikusteko aukera ere baduzue.

1.galdera: NOLAKOA DA EDUARD PUNSET IRAKASLEA BEZALAKO JAKINTSUEN IBILBIDE PROFESIONALA?

NOLAKOA DA EDUARD PUNSET  IRAKASLEA BEZALAKO JAKINTSUEN IBILBIDE PROFESIONALA?

Betirreparatzen diogu ezintasunen bat duen irakasleari, beste arraza batekoa den irakasleari edo bizitzan zehar arazoak izan dituen irakasleren bati, hala ere badira beste muturreko irakasleak ere, horren adibide garbia dugu Eduard Punset irakasle eta maisua.

Eduard Punset, Bartzelonan jaio zen 1936an, beraz gaur egun 74 urte ditu eta bere bizitzan zehar hainbat eta hainbat sari lortu ditu. Bere aita, Ampurdán-eko medikua zen, eta horrekin ondoriozta dezakegu, maila altuko familia bateko semea dela, hau da ekonomia arazorik gabekoa eta ondo ikusia.

Betidanik ikastea gustatu zaio eta hori dela eta hainbat ikasketa burutu ditu mundu osoan zehar. Lehenik eta behin, abokatu ikasketak burutu zituen, Madrileko Complutense Unibertsitatean. Ondoren, bere ikasketak areagotu zituen Londreseko Unibertsitatean Ekonomia Zientzien ikasketak eginez. Honez gain, Parisen ere ikasia da en la Escuela Práctica De Altos Estudios.

Ikasketa hauek amaitu ostean, BBC-ko ekonomia administraria izan zen, gero Fondo Monetario Internazionaleko ekonomialaria ere bai Haiti eta Estatu Batuetan. Franco hil ondoren, politikan ere haritu zen.

Orain arte, bere bizi onari bakarrik begiratu diogun arren, aipatu beharra dago 2007. urtean Biriketako Kantzerra aurkitu ziotela. Horrek hainbat arazo sortu zizkion arren, guztiz gainditu zuen eta irakasle izaterako garaian ez du inolako arazorik izan.

Eduard Punset, teknologia berrien maisu dela eta, Instituto Tecnológico Bull-eko presidentea izan zen, baita Instituto de Empresa (Madrid)-ko berrikuntza eta teknologiako irakaslea ere. Hori gutxi balitz, gaur egun arte, Zientzia, Teknologia eta Gizartea ikasgaia irakatsi du Instituto Químico de Sarriá Unibertsitateko Ekonomia Fakultatean.


Amaitzeko, aipatu beharrean gaude, hainbat liburu idatzi dituela, hala nola, El Viaje Al Poder De La Mente, El Viaje Al Amor… baita hainbat sari lortu dituela ere, besteak beste, Premio de Periodismo del Colegio Oficial de Psicólogos de Madrid (2010), Premio Gaudí Gresol (2010), eta abar luze bat. Redes programa ere ezin da ahaztu, izan ere lan handia egin du TV1-eko programa honetan, eta honekin ere hainbat sari lortu ditu.

INFORMAZIOA LORTZEKO ERABILI DITUGUN ITURRIAK HAUEK IZAN DIRA, BERTAN AIPATUAZ GAIN BESTE DATU BATZUK ERE AGERTZEN DIRA:

jueves, 14 de octubre de 2010

IRAKASLEAREN FUNTZIOAK - 1.ATALA

INFORMAZIO BILA?  

Gu, Ane Unanua, Sandra Lopez eta Leire Arrieta gara. Gasteizko lehen hezkuntzako lehenengo mailako ikasleak, eta hauxe dugu gure lehenengo bloga. Hala ere, asko saiatu gara informazioa bilatu eta zuei ahalik eta modu egokienean erakusteko jartzen eta espero dugu zuen gustokoa izatea.

Lehenengo atal honetan, irakasle baten eginkizun edo betebeharren inguruan egin dugu lana, eta horri buruzko informazio interesgarria aurkitu dugu.

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, hauxe da gure helbide elektronikoa:

Eta ez ahaztu:
ERORIZ IKASTEN DA OINEZ!!!

MAPA KONTZEPTUALA

IRAKASLEAREN FUNTZIOEN MAPA KONTZEPTUALA

Hobeto ikusteko sakatu mapa kontzeptualean.








1.ekarpena:BULLYING KASU BATEN AURREAN ZEIN DA IRAKASLEAREN BETEBEHARRA?

BULLYING KASU BATEN AURREAN ZEIN DA IRAKASLEAREN BETEBEHARRA?

Interneten bideoak ikusten genbiltzala, honako hau topatu dugu, bullying.ari buruzkoa. Interesgarria iruditu zaigu gaia, azken urte hauetan gero eta kasu gehiago ematen ari direlako, eta irakasle batentzat egoera hau bizitzea bere laneko zailtasun handienetakoa dela iruditzen zaigulako. Bideo honetan Hondarribian bizi zen gazte bati buruzko aipamen bat egiten da, Jokinena, hamalau urte zituenean bere buruaz beste egitera erabaki zuena. Bertan, bere irakasle baten jokabide bati egiten zaio erreferentzia eta jarrera hau gustuko izan ez dugunez, modu eraikitzaile batean kritikatzea gustatuko litziaguke. Aldi berean egoera honen aurrean hartu beharreko pausoak zeintzuk diren azaldu nahi dugu, baita egoera hau nola ekidin daitekeen adieraziz, betiere gure ikuspuntutik, erabakirik zuzenena izango den ala ez ziurtasunez jakin gabe.




Jokinek, hamalau urte besterik ez zituenean, bere buruaz beste egitera erabaki zuen. Baina zergatik hartuko ote zuen erabaki hori? Izatez, zure biziarekin amaitu nahi izateak gogorra izan behar du, eta ekintza hori aurrera eramatea oraindik eta zailagoa. Baina badira kasuak, non pertsona horrek dagoeneko ezin bizi dezakeen jasaten ari den egoera hori denbora gehiagoan.

Jokinen kasuan, ekintza honen justifikatzaile gisa bere ikaskideek egiten ziotena har genekaze. Urte bat pasa zuen, besteen burlak entzuten, baztertua izaten, eta bere azken egunetan gainera izugarrizko kolpeak eman zizkioten. Lotsagarria ere bada, bere biologiako irakasleak egindakoa, bere familiak ekintza hau lekuz kanpo dagoela azpimarratu du, eta gure ustetan hau irakurtzen ari zaretenon gehiengoak ere horrela pentsatzen duzue. Jokinek behin, arazo gastrikoak zituela eta, kaka gainean egin zuen, ez baitzion komuneraino iristeko denborarik eman, eta urtebete beranduago bere ikaskideek hori gogora ekartzera erabaki zuten, komuneko papera ikasgelan zehar banaturik. Irakasleari ez zitzaion beste gauza bat otu, eta “txantxa” honen egileak papera jasotzen jarri beharrean, Jokini eskatu zion egiteko, horrela jasaten zuen humilazioa areagotuz.

Orain arte, beti pentsatu izan dugu, irakasle baten funtzioa haur eta gazteen hezkuntza bermatzea dela, eman beharreko materia irakatsiz eta aldi berean hezkidetza eta besteekiko errespetua bezalako baloreen garrantzia zein den erakutsiz. Gainera, irakasle batek beren ikasleen beharrak ezagutu behar ditu, ez kurtsoaren antolakuntza egokia egiteko soilik, bere ikasleek arazorik badute hauek konpontzen laguntzeko. Egia da, ikasle askori ez zaiela beraien beharrei edo arazoei buruz hitz egitea gustatzen, baina irakasle baten betebeharra da bere ikasleak behatzea, gauzak modu egokian doazela bermatzeko, eta beraien artean arazo larririk ez dagoen egiaztatzeko. Beraz, ez dugu ulertzen irakasle honen jokatzeko modua, ikusten bada, gaztea ez dela bat ere eroso sentitzen klasean, triste dagoela, bere kalifikazioak okertuz doazela, bakarrik dagoela denbora luzez, eta bere ikaskideek baztertu egiten dutela, argi dago arazo bat dagoela hor, agian ez da bullying-a izango, baina arazo bat badago, eta irakasleen eginbeharra da arazo hori zein den aztertzea, eta egoerari irtenbidea bilatzea.

Hau guztia kontutan izanda, gure ustetan honela jokatu beharko luke edozein irakaslek bullying kasu baten aurrean: gehiegikeria kasu bat gertatzen ari denez, biktima nahiz erasotzailearekin bildu behar du banan-banan , eta beraiekin hitz egin zer gertatzen ari den jakiteko. Ondoren, gainontzeko ikasleekin egin beharko luke, normalean askok beldurra izaten dute, zerbait esan ezkero hurrengo biktimak izango direla pentsatzen dutelako. Bere ikasleekin nahikoa hitz egin eta gero, bi alderdietako familiekin harremanetan jartzea da egokiena, hauei, gertatzen ari dena azaltzeko eta egoerari irtenbide posibleak bilatu ahal izateko. Irtenbiderik bilatu ezean, gizarte zerbitzuetara jotzea komeni da laguntza eske. Gomendagarria da, kasuaren jarraipena egitea, bai eskolan irakasleen laguntzarekin, baita etxean ere, bertan gurasoek egiten dutelarik.

Azpimarratzeko da, beraz, irakaslearen lana garrantzitsua dela honelako gertaerak detektatzeko garaian, egoera beregandik oso gertu bizitzen ari delako, eta bere interbentzioak egoeraren konponbidea, neurri batean gutxienez, ekar dezakeela iruditzen zaigulako.  

Horrelako kasuak ere ekidin daitezke, irakasleek zenbait ekintza antolatzen badituzte euren klaseetan. Esaterako, biolentziari buruz mintzatzea, eta honek ezer gutxirako balio duela adieraztea, arazoak hitz egiten konpontzen direlako. Eta dituzten arazoei konponbiderik ezin badiote bilatu lasai eskatzeko laguntza irakasle nahiz gurasoei, beti laguntzeko prest egongo direlako.

Honekin guztiarekin, eta amaitzeko, esan nahiko genuke, irakasle baten paperak izugarrizko garrantzia duela, batez ere, haur eta gazteen sozializazio prozesuan eta gauzak ikasteko garaian, beraz adi egotea eskatzen diegu honelako gertaera gehiago eman ez daitezen. Eta biologiako irakasle honek egindakoa berriro ez errepikatzeko, jarrera hau ez izatea gomendatzen dugu, gazteak duen presioa eta ezinegona horrenbestekoa izateak eta irasleek ere nolabait baztertu eta humilatzen duela ikusteak edozer egitera bultza diezaiolako.

GAIARI BURUZ GEHIAGO JAKITEKO WEB ORRIAK: