jueves, 14 de octubre de 2010

4.ekarpena: VELO-DUN IKASLEEN AURREAN IRAKASLEAREN FUNTZIOA

VELO-DUN IKASLEEN AURREAN IRAKASLEAREN FUNTZIOA




“Velo”-aren gaia aukeratu izanaren arrazoia, gaur egun polemika handia sortzen hari den gaia dela eta irakasle batek horren aurrean nola jokatu behar duen jakitea interesgarria iruditzen zaigula da.

            Kanpotik begiratuta, erraza da iritziak ematea, hau da, guregan inongo eraginik ez badu, ez diogu garrantzirik ematen veloa-ren gai honi. Baina zer gertatzen da bakoitzaren haurraren ikasgelan velo-arekin agertzen bada neska bat? Eta oraindik sakonago begiratuta, irakasle bati honelako haur bat etortzen bazaio ikasgelara, zein jarrera izan behar du, nola jokatu behar du?

            Kasu honetan, bi egoeren aurrean aurkitu daiteke irakasle:

1-Alde batetik, eskolak velo-aren erabilpena onartzen duenean. Kasu honetan irakaslearen funtzioa gehienbat, haur denak elkarrekin bizitzen eta elkar errespetatzen irakastea izango da. Honez gain, irakasleak azalpen minimo bat eman beharko die bere ikasle guztiei haur horren kulturaren inguruan, bere ohiturak eta janzkeraren zergatia azalduz. Velo-dun haur horri ere, garrantzitsua izango da hemengo kultura azaltzea, bertako ohiturak eta gizarteak jarritako mugak ulertu ahal izateko. Gurasoekin hitz egitea ere behar beharrezkoa izango da, haurraren jarrerari buruz, uler dezaten, ezingo duela edozein unetan errezatzen hasi adibidez.

2-Bestetik, eskolak velo-aren erabilpena onartzen ez duenean. Honen barruan ere bi kasu ezberdinekin egin dezake irakasleak topo: Veloa(edo buruan eraman daitekeen edozein arropa) ez eramatearen araua ikasle hori etorri aurretik finkatuta dagoenean, eta bestetik, ikaslearen etorrerarekin batera ezarri baldin bada arau hori.

Araua aurrez finkatua bada, eta ikasleak veloa-rekin etortzen jarraitzen badu, lehenik eta behin eskolako arauak zeintzuk diren azaldu beharko zaizkio, esanez ez dela berarentzako ezarritako arau bat eta inork ezin duela ikastetxe horren barruan ezer buruan jantzita eraman. Gainera, behar beharrezkoa da gurasoei argi azaltzea arau hori aurrez existitzen zela eta ezin dutela beren haurra veloa-rekin eskolara bidali, ondorioak azalduz (ikastetxe bakoitzaren arabera)

Araua, ikasle hori etortzean finkatua bada, garrantzitsuena gurasoekin hitz egitea izan beharko litzateke. Hauei esan beharko zaiena da, ikastetxe horrek finkatutako araua dela haurrak velorik ez eramatea eta hori betetzen ez badu, ezingo duela haur horrek ikastetxe horretan ikasi, inongo momentuan esan gabe, araua une horretan finkatua dela, izan ere, arazo txiki bat arazo handi bihur daitekeelako. Gurasoak araua momentuan jarria dela jakiten badute berriz, garrantzitsua izango da azaltzea arau hori zergatik ezarri den eta esatea eskolaren ikuspegia zein den, inoiz bere iritzia azaldu gabe, batez ere eskolaren kontrakoa bada.

Ondorioari dagokionez, gerta liteke, haurrak arau hau ezagututa ere, veloarekin azaltzea klasera. Hau gertatu ezkero, irakasleak zuzenean ikaslea zuzendariarengana eraman beharko luke eta gurasoei argi adierazi arauak betetzeko daudela eta bete ezean aukera bakarra beren haurra beste ikastetxe batera eramatea dela, non veloa-ren erabilpena debekaturik ez dagoen.

1 comentario: