ZER EGIN BEHAR DU IRAKASLE BATEK, HAUR BATEK FAMILIAN ARAZOAK DITUELA IKUSTEAN? (alkohola, droga, biolentzia…)
Guraso alkoholikoen seme-alabak arazo handiak izaten dituzte eskoletan eta baita lagun artean ere.
Arazoak mota askotakoak izan daitezkeen arren, esan beharra dago haur hauek, besteek baino lau aldiz probabilitate handiagoa dutela alkoholikoak izateko, izan ere haur bat imitatzailea da, gurasoek, irakasleek, naiz inguruko edonor egiten duena ikusi eta ikasi egiten dute. Honez gain, horrelako haur batek arazo psikologiko ezberdinak ere izan ditzake:
-Errudun sentitzearen arazoa: haur honek usteko du, bere erruz edaten dutela bere gurasoek.
-Antsietate arazoa: Haur hau, denbora guztian zain egongo da, ea alkoholaren ondorioz gurasoen artean haserretuko ote diren, elkar joko ote duten, edo berari ere joko ote dioten.
-Lotsa arazoa: haur hau lotsa izando da lagunak bere etxera gonbidatzeko garaian edo dituen arazoez hitz egiteko garaian.
Arazoak berdintsuak izan daitezke gurasoak drogazaleak direnean edo bestelako arazoren batzuk dituztenean.
Hau dela eta, eskolan ere arazoak izango ditu haur horrek, baina zer egin behar du haur horren irakasleak, duen arazoaz konturatzen denean? Horretarako hiru galdera zehatz egingo ditugu:
1- Zein dira haur batek ematen dituen seinaleak laguntza behar duela azaltzeko?
2- Zer egin behar du irakasle batek horrelako haur bat duenean? Nola jokatzea komeni da?
3- Nola jarri harremanetan arazoak dituen haur horren gurasoekin eta nola jokatu beraiekin?
1-Zein dira haur batek ematen dituen seinaleak laguntza behar duela azaltzeko?
-Haurra triste egongo da beti eta kasu askotan inongo arrazoirik gabe negar egingo du.
-Denbora guztian tentsioan agertuko da, inongo arrazoirik gabe garrasika edo eztabaidatzen, agian esaten zaion guztiari kontra egiten ere saiatu daiteke.
-Inpotentzia azalduko du eta kastu batzuetan bere lagun edo gelakideei ere jotzeko gauza izango da. Bere lagunei jotzen dien bitartean irribarre batekin badago ere, ez da ondo pasatzen arituko.
-Lasaitzen saiatuta ere, zaila izango da haur hori guztiz lasai mantentzea.
-Denbora guztian eta edozer gauzarengatik errudun sentituko da.
-Beste ikasleei beldurra ematen ez dieten gauzen aurrean haur hau beldur izango da.
-Beste lagunekin ez du jolastu nahi izango.
-Ez da geldik egongo eta ez du lasai egoten jakingo beste gelakideen denbora tarte berdinean.
2-Zer egin behar du irakasle batek horrelako haur bat duenean? Nola jokatzea komeni da?
-Lehenik eta behin, haurra aztertzea komeni da hainbat egun edo asteetan zehar. Jarraipen bat egitea haurraren portatzeko moduaren inguruan. Hala nola, jarrera arraroak eguneko une batzuetan izaten dituen edo leku jakin batzuetan edo agian egoera jakin batzuetan soilik. Horrez gain haurra arduratzen duten gaiak edo arloak zeintzuk diren kontutan hartzea komenigarria da.
-Arazoek aurrera jarraitzen badute edo gehituz badoaz, zentroko zuzendariarekin hitz egitea komeni da, informazio zehatz eta argia emanez, nola jokatzen duen azalduz eta ardura izugarria azalduz.
Adib: “Aste honetan Mariak lagun bat jo du, panpina bati besoak apurtu dizkio…”
-Gurasoekin hitz egiteko prest egon beharra dago edozein unetan.
Honez gain behar beharrezkoa da haur horrekin hitz egitea, berari galderak eginez eta hitz egiten utziz.
Horretarako komenigarria da ahots tonu lasaia, zurena, argia, konfiantza emango diona, …erabiltzea, bera lasaiago sentitu dadin eta dena kontatzeko prest azaldu dadin.
Gainera, egokia litzateke, eskola orduetan ikasle guztiak marrazki libreak egiten jartzea, edo istorioak asmatzen… bere sentimenduak azaltzeko gai izan dadin arazoak dituen ikasle hori.
Kontuan izan behar da baita ere, bere ikaskideak kasu batzuetan beldur izango direla haur honen aurrean edo ez dutela jakingo haur honekin harremanetan jartzen, hau horrela bada irakaslea prest egon behar da bere ikasle guztiei laguntzeko eta bultzadatxo bat emateko.
3-Nola jarri harremanetan arazoak dituen haur horren gurasoekin eta nola jokatu beraiekin?
Guraso horiei zer esan jakitea oso garrantzitsua da eta baita nola esatea ere. Garrantzi izugarria du esan beharrekoa ondo pentsatua eta ongi prestatua izatea. Garrantzitsua da jakitea, familia horrek ea laguntza sozialik jasotzen duen edo arazo ekonomiko, sozial edo politikorik duen jakitea beraiekin hitz egin aurretik.
Gurasoei ez zaie gustatuko bere haurraren inguruan gauza txarrak entzutea, kasu hauetan normala da gurasoak haurraren, beraien eta ingurukoen defentsa egitea, errua inguruko edozeini botaz, eskolari edo zaintzaileei beraiei kasu. Guraso hauek ez dira prest egongo etxean dagoen arazoa ulertu edo ikusteko.
Beste guraso batzuk agian lasaiago ageriko dira, agian gustura ageriko dira ikustean beste norbait laguntzeko prest dagoela ikusita.
Edozein kasutan ere gomendagarria da hainbat pauso jarraitzea:
-Gurasoei azaldu behar zaie, beren ikuspuntua jakin nahi dela.
-Ez da komeni ondorioak ateratzea. Hau da, ezin da esan: “Maria gaizki sentitzen da azkenaldian.” Honen ordez, komenigarria da ikusten dena zehatz-mehatz azaltzea: “Maria azkenaldian negarrez egoten da eskolara etortzen denetik irten arte”
-Galdetu gurasoei ea etxean antzeko zerbait nabaritu duten edo ez, eta ea horren aurrean nola jokatu duten.
-Beharrezkoa bada, esan beren haurraren jarrerak, eskolan arazoak ekar ditzakeela.
-Irakaslea ez da psikologoa, beraz ezin du jokatu berau bezala, ezin du arazoa zein den esan edo horren aurrean zer egin behar den azaldu. Berak ikusten duena bakarrik esan behar die gurasoei.
-Horrez gain komenigarria da haurraren gaitasunez hitz egitea eta horietatik abiatuz nola lagundu daitekeen aztertzea.
INFORMAZIO ITURRIAK:
Hau da informazio gehien eta modu sinpleenean agertzen duen artikulua. Orrialde honek gomendaturiko beste web orrialde batzuk:
Páginas de consejos de IEL sobre el Desarrollo Social y Emocional:
La salud mental de los niños pequeños: Chateo interactivo en vivo
¿Qué es la mejor manera de evaluar la competencia social de los niños?
¿Qué necesito saber sobre el desarrollo social y emocional entre el nacimiento y los cinco años de edad?
Zorionak egindako lanagatik !!!
ResponderEliminar