DANTZAKO IRAKASLEEN IBILBIDE PROFESIONALA
Fama gaur egun ospe handia hartu duen dantza eskola bateko programa da. Bertan, 50 bat lagunek eta hainbat irakaslek dihardute lanean eta hori kontuan hartuz, bertako irakasleen ibilbide profesionala aztertzea pentsatu dugu.
Bertako irakasle lana ez da ikastoletan egiten dena bezalakoa, oso desberdina da, baina horrexegatik aukeratu dugu gehienbat, irakaslea mota askotakoa izan daitekeela ikusteko. Izan ere konparaketa bat egingo bagenu ikastola bateko lehen edo haur hezkuntzako irakasle baten artean edo unibertsitateko irakasle baten artean eta programa honetako dantza irakasle baten artean, ibilbide profesionalari dagokionez eta bakoitzak beharko dituen gaitasunei dagokionez, aldaketa izugarria izango litzatekeela ziur gaude
Dantza irakasten duen irakasle batek, bere haurtzaroa ikastetxe arrunt batean gauzatzen du, beste edozein irakaslek bezala, bakoitzak bere arazo eta onurekin, baina institutura sartzean jadanik, garbi izango du, dantza zehazki ez bada ere, artea edo antzeko zerbait gustatzen zaiola, eta bide horretatik jarraitu nahi duela. Beraz, unibertsitatera joateko garaia iristen zaionean, edozein karrera egin beharrean ondoren irakasle izan ahal izateko,(irakasle eskola, historia…) dantza eskola batean apuntatu beharko da, eta behean adierazi dugun orrialdearen laguntzaz, dantza eskola batean lantzen diren aspektuak zeintzuk diren jakin ahal izan dugu, besteak beste:koreografia ikasketak, ezagutza artistikoak…
Horrekin batera, hainbat dantza irakasleren bizitzako etapak azaltzen dira orrialde honetan. Bi kasu aztertuko ditugu guk, Marinarena eta Rafarena.

Marinaren kasuan, ume umetatik hasi zen gimnasia erritmikoa lantzen, 5 urte zituela familia guztia herriz aldatu zen eta A Coruña-ra joan ziren bizitzera. Bertan ere gimnasia erritmikoa lantzen jardun zen Marina. 7 urte zituela soilik, lehiaketa ezberdinetan parte hartzen zuen eta sariak irabazia zen. Ondoren Madrilen jarraitu zuen bere ibilbide profesionala osatzen The Royal Academy of Dance-n. Hala ere, orduan erabaki zuen gimnasia erritmikoa utzi eta soilik dantza egin nahi zuela eta baleta ikasi zuen The Royal Academy of Dance-ren bidez Londresen azterketak eginez eta ohorezko matrikula lortu zuen. Ordudanik hainbat dantza estilo ikasi ditu Marinak, eta gaur egun irakaslea da Torrelodones-ko dantza eskolan.
Rafa dugu beste irakasle bat. Honen kasuan aldiz, antzerkilaritzan jardun da betidanik eta interpretazioa ikasi du. Horrez gain, “La Platea ” eskolan, dantzako ikasketak egin zituen eta gaur egun “El Horno”(Madril)- ikastetxeko irakaslea da.
Hau guztia aztertu ondoren, esan dezakegu, irakasle mota asko daudela, bakoitzak bere ibilbide profesionala izan duela eta bakoitzak bere bizipen propioak eta ondorioz horren araberakoa izango dela beraiek egiten duten lana ere.
Informazio gehiago:
Lan polita !!!
ResponderEliminar