jueves, 14 de octubre de 2010

2.galdera: ZER EGIN BEHAR DU IRAKASLE BATEK EZINTASUN FISIKO EDO BURUKO GAIXOTASUN BAT DUEN IKASLE BATEKIN?

ZER EGIN BEHAR DU IRAKASLE BATEK EZINTASUN FISIKO EDO BURUKO GAIXOTASUN BAT DUEN IKASLE BATEKIN?

Gaiaren sorrera
Betidanik izan ditugu gure artean ezintasun fisiko eta buruko-gaixotasuna duten pertsonak. Erromatar garaian, “zoroak” zeuden pertsonez baliatzen ziren algara batzuk botatzeko.
Erdi Aroan aldiz, itxaropen txiki bat iritsi zen. Ospitale eta komentu ezberdinetan, ezintasun eta gaixotasuna zuten pertsonak zaindu eta bertan geratzen ziren bizitzen. Honekin ikus dezakegu antzinatik datorkigula egoera hau.
Gaitz motak
Aipatu beharrekoa da, ezintasun fisiko eta buruko-gaixotasun ezberdin asko daudela, hala nola; gurpildun aulkia erabiltzen duten haurrak, epilepsia krisia dutenak, ikuspen urria edo itsuak direnak, oso gutxi entzun edo gorrak direnak, hitz egiteko zailtasuna, ikasteko zailtasuna edota izaeran nahastea …
Ikusmen urria duen pertsona baten aurrean:
Gaixotasun asko daudela ikusi dugu, eta gure lana egiteko ikusmen urriko pertsonetan barneratuko gara.
Irakasle on bat izateko, bere betebehar guztiak zeintzuk diren ondo jakin behar ditu, edozein kasu duela eta aurrera jarraitzeko.
Irakasle bat ikusmen gutxiko haur batekin aurkitzen bada; irakaslea ondo informatua egon beharko du, dauden errekurtso guztiak ondo jakinak izan behar dituelako haurrari ahalik eta gehien laguntzeko.
Errekurtsoen artean kontuan hartu beharrekoa:
·         Argia eta iluminazioa
·         Kontrasteak
·         Irudien tamaina
·         Mahaiaren kokapena
Braille, itsuentzat eginiko sistema da, irakur eta idatzi dezaten. Oraingoz eskola gutxietan dago metodologia hau eta pixkana sistema hau zabaltzen hastea izango litzateke egokiena.

Errekurtsoez gain; Irakaslea ondorengo puntuak ondo betetzeaz arduratu behar da:
·         Umea bakarrik utziko denean abisatzea
·         Gauzak ondo deskribatzea eta non dauden argi adieraztea : “zure ezkerretara”etab. Honelako espresioak ez erabili: “hemen”¸ ”han”
·         Beste zentzumenak lantzea


Helduen erlazioa honelako kasu  baten haurrean
Guraso-irakasle-espezialisten artean erlazioa egotea oso garrantzitsua da, batez ere azken bien artean. Irakasleak espezialistei ikasleak zer ikasi behar duten azaltzean; hauek, lanean aritu beharko dira ezintasuna duten ikasleentzat materiala prestatzen; beste haurren maila bera izan eta denbora berean ikas dezaten. Hortaz gain, haur guztiak batera egotearen zergatia, ikusmen gutxiko haurrak integratzeko modu egokia izan daitekeelako da.
Askotan gelakideek emandako babesa gutxitu beharko lukete; honelako umeekin gelan egoteak gainera, ume ikusleei beraien heziketan ezin hobeto datorkie.
Irakaslearen funtzioa honelako kasutan
·         Ikusmenarekin zerikusia duten ohiko hiztegiko hitzak naturaltasunez, eta egoerak hala eskatzen duenean erabili behar dira, adibidez: begira hau.

·         Irakasleek ikuspen gutxiko haurren parte hartzea bultzatzen saiatu behar dira.
·         Ikaslea irakasletik hurbil jarri beharko da, lehenbiziko lerroetan, komunikatzeko eta materiala erraz erabili ahal izateko. Material hau haurraren gertu egongo da jarrita altzairuan, apalategian, armairuan edo beste mahai batean.

·         Arbela erabili behar denean, ahoz deskribatu beharko du irakasleak.

·         Ikasgelakoek jardueraren batean parte hartu behar dutenean, eta bertako informazioa batez ere ikusizko materialean oinarritzen denean, irakasleak lehenago edo saioa bitartean egokitu egin beharko du.

·         Ikasle itsuaren lan erritmoa errespetatu beharko da; motelagoa izaten da beste ikasleena baino.

·         Ikasle itsuari azpimarratu behar zaio laguntza naturaltasunez eskatu behar diola irakasleari zein ikaskideei. Ikasleak laguntza eskatzea ikusmen galera onartzen ari delako adierazle argia da.


Informazio iturriak:

Liburua: “La escuela ordinaria ante el niño con necesidades especiales”

1 comentario:

  1. Zorionak egindako lanagatik

    Ea hurrengoan bideoa txertatzen duzuen !!! askoz politago geratzen da ;-)

    ResponderEliminar