eL maestro nace, no se hace
Escrito por Janneth Deantonio Suarez el 09/03/2009
El maestro nace ,no se hace. Muchos educadores sin ninguna vocaciòn ven a los estudiantes iguales. "Hay que dedicarles mas tiempo al niño ,al muchacho para compensar esos hogares vacios,falta de amor y afecto "en muchas ocaciones el maestro es el que lo brinda. Ser educador se lleva en la sangre. Cuando se toma ese camino es para toda la vida lastima que el compromiso de ser maestro se esta acabando. eL maestro nace, no se hace
Interneten artikuluak irakurtzen genbiltzala honako idatzi hau topatu genuen. Bertan emakume baten iritzia adierazten da: irakasleak lehenik eta behin, jaio egiten direla eta bokazioa behar beharrezkoa dela. Interesgarria iruditu zaigu gai hau, aspalditik entzuten den gaia delako, irakasle ona izateko bokazioa ea beharrezkoa den, eta benetan lan hau bete nahi izateak eragin positiboa ote duen ibilbide profesionalean. Artikulua hurrengo web orrian ere aurki dezakezue, nahiz eta hemen bertan hasieran jarri dizuegun zati bera den.
http://grupos.emagister.com/mensaje/el_maestro_nace_no_se_hace_muchos_educadores_sin/1012-262223
Irakasle eskolan gaudenok, eta ziur gaude, irakasleek, gurasoek nahiz behe-mailako ikasketetan dauden eta irakasle izan nahi duten gazteek ere, beste pertsona askok bezalaxe, behin baina gehiagotan egin diotela galdera hau bere buruari: edozein izan al daiteke irakasle?
Batzuek, baietz diote, horrekin irakasleak sortu besterik ez direla egiten azpimarratuz. Beste askok ordea, nahiago dugu, irakaslea batez ere, jaio egiten dela esatea, nahiz eta badakigun zenbait arlo garatzea beharrezkoa duen.
Egia da, azken urte hauetan badirudiela irakasle titulua lortzea edozeinen aukeren artean dagoela, baina akaso titulu baten jabe izateak, irakasle on bihurtzen al gaitu? Ez al da beharrezkoa gutxieneko jakintza bat izatea, eta hau poliki-poliki esperientziaren bidez hornitzea?
Aurretik aipatu bezala, irakasle batek zenbait ezaugarri izan behar ditu, eta hauek etengabe garatu, lehendabizi bere ibilbide akademikoan eta ondoren profesionalean. Baina zeintzuk dira bereizgarri hauek? Ezagutza, metodologia aniztasuna eta nola ez, bokazioa.

Faktore hauek guztiak, ikasketetan hasten dira garatzen, baina irakasle batek ez dio inoiz ikasteari uzten, beraz, bere ibilbide profesionalean ere garatzen jarraituko dute.
Garrantzitsua iruditzen zaigu, jarraian azalduko duguna kontutan hartzea, azken finean, denek ez ditugulako aukera berdinak izaten gure bizitzan zehar, eta hauek oso lotuta egon daitezkeelako gure etorkizunean gertatuko denarekin edo ikasiko dugunarekin.
Irakasle bakoitzaren ibilbide akademiko nahiz profesionala desberdina izan ohi da. Pertsona bakoitzak heziketa desberdina jasotzen du, batzuk ia jaiotzen diren unetik doaz haur eskola bezalako zentro eskolarretara, beste batzuk ez ordea, gainera kontutan eduki beharreko gauza da familiaren egoera ekonomikoa eta pentsamoldea, horrek zerikusia izan dezakeelako eskola publiko, pribatu edo erlijioso batean ikastea. Horrez gain, denen aukerak ez dira berdinak, batzuk ikasteko gaitasuna dutelako eta beste batzuk ez horrenbeste, edo baita unibertsitatera joateko aukera denek ez dutelako. Baina argi badaukagu ikasi nahi duguna, garrantzitsua da borrokatzea, eta geure benetako ametsa irakasle izatea bada, kanpo laguntzak bilatzea, eta ez badago beste erremediorik lanean ere jartzea, gure kasu hipotetikoan Jimeno Alejandrok egiten zuen moduan. Zeren pena bat litzateke irakasle on izango litzakeen pertsona batek zenbait arrazoiengatik bere ametsa ez betetzea.
Bizi garen garaiak ere egiten du garai bateko, gaur egungo edo etorkizuneko irakaslea desberdina izatea, azken finean pertsona hori hezteko moduak, eskolan ikasitakoak eta bertako metodologiak izugarrizko garrantzia dute, hori islatuta geldi daitekeelako bera irakasle den momentuan. Ez da beti horrela izaten, zeren ez bazaio gustatzen berari irakatsi dien modua, hau aldatzen eta bertako akatsak zuzentzen saiatuko da.
Beraz, laburbilduz esan genezake, ibilbide akademikoan eman diren eta planteatu diren gertaerek, ibilbide profesionalean lagungarriak izango direla. Azken finean, denek ikusitakoarekin eta bizitakoarekin ikasten dugulako eta horrek asko markatzen digu gure bizitzan, onerako nahiz txarreko, eta lanean gauden garaia modu batekoa edo bestekoa izatea baldintzatzen duela esan dezakegu.
Zorionak !!!
ResponderEliminar