viernes, 26 de noviembre de 2010

MODULU LANA- KASUA

INFORMAZIO BILA?  

Jadanik bosgarren atala amaitua dugu eta geroz eta erosoago sentitzen gara lan hau egiten.

Bosgarren atal honetan, modulu lanaren inguruan egin dugu lana, eta horri buruzko informazio interesgarria aurkitu dugu.

Batez ere, lanerako behar dugun informazioaren laburpentxo bat egin dugu, gelakideei baliagarri izango zaielakoan.
Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, hauxe da gure helbide elektronikoa:
Eta ez ahaztu:
ERORIZ IKASTEN DA OINEZ!!!
                                                                                   
                                                                          Piskanaka aurrera goaz!!!

MAPA KONTZEPTUALA

Hona hemen kasuari buruz egin dugun mapa kontzeptuala

jueves, 25 de noviembre de 2010

1.GALDERA: ZENBAIT TERMINOEN DEFINIZIOAK

Kasuaren lanari ekin genionean, zenbait terminoekin topatu ginen, eta hitz hauek modu egokian ulertzeko beraien benetako esanahia bilatu eta zuentzat bertan jartzea otu zitzaigun:

HEZKIDETZA: pertsonak bere banakotasun, berezitasunen arabera eta generotik at egiten den hezkuntza da, hau da, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio, portaera, … kontuan hartu gabe heztea da. Gakoa, generoari loturiko desberdintasun eta diskriminatorioak ezabatzea eta neska eta mutilentzako baliogarria den pertsona eredua bultzatzea da, ikasleek beren izaera libreki eta berdintasunean garatzeko, beti ere, estereotipo eredu femenino eta maskulinoak, tradizionalak eta zaharkituak alde batera utziz.

Beraz, helburua ez da emakumeari balore eta arau maskulinoak irakastea edota alderantziz, berdintasuna oinarri duen hezkuntza lortzea baizik, bi sexuen errealizazio osoa ere lortuz.


Informazioa gehiago:




HEZIKETA MISTOA: neskak eta mutilak espazio fisiko berean ikastea esan nahi du, inongo momentuan, elkarbizitza landu gabe eta bi sexuek ibilbide bera izango dutela bermatu gabe.

“Ikasgela berean egotea ez da aski berdintasunean hezteko”

Informazio gehiago:

HEZIKETA BANADUA: sexuen araberako banaketa oinarri duen hezkuntza da, beraz ez dute ez espazio fisikorik konpartitzen, ez eta berdintasunaren ideia lantzen.

Heziketa estilo hau mendebaldeko herrialdetan ematen da gehien bat, eta gero eta herrialde gehiago dira aukeraketa honen defendatzaileak. Heziketa honen aldeko arrazoiketan, sexu bakoitzaren aukerak handiagoak direla eta errendimendu akademikoa egokiagoa dela esaten da.

Informazio gehiago:

2.GALDERA: ESKOLA MISTOA EDO BEREIZTUA?

ESKOLA MISTOA EDO BEREIZTUA?

Ondorengo galdera egiteko aukeratu dugun gaia, gaur egun pil-pilean dagoena da. Eskola, mistoa edo bereizia izan behar duen hain zuzen ere.
Gai honi hasiera emateko hezkuntza mota bakoitza zer den azalduko dugu eta ondoren bakoitzaren alde on eta txarrak aipatuko ditugu. Amaitzeko, inkesta bat egin dugu jendearen iritzia eskatuz, eskola misto edo bereiztuaren alde dauden jakiteko eta honen erantzunak aurkeztuko dizuegu.

Eskola bereiztuak:
Hitzak esaten duen moduan, neska eta mutilak banaturik ikastean datza; bakoitza eskola ezberdin batean. Beste herrialde batzuetan modu honetan ematen dira klaseak eta oso emaitza onak lortu direla adierazi dute azken ikerketek.Unibertsitatean hastean, eskola bereiztutako gazteak batu eta bi sexuak batera ikastearen alde daudela azpimarratu dute, pubertaro fasea gainditurik baitute eta hori izaten delako momentu kritikoena.

 Eskola bereiztu batean ikasteak dituen alde positiboak ondorengoak direla esan genezake:
·         Nota hobeagoak lortzen direla
·         Bi sexuetako errendimendua hobeagoa dela
·         Sexualitatearen eta afektibitate garapen hobea
·         Materia ezberdinak erakutsi daitekeela
Bestetik alde negatiboekin ere aurkitzen gara:
·         Neska eta mutilen arteko erlazioa oztopatzea
·         Genero desberdinketa areagotzea
·         Aukera berdinak ez izatea ikasteko garaian, ikasgai ezberdinak baitituzte


Eskola mistoak:
Neska eta mutilak eskola eta ikasgela berberean ikasteak datza; 1970 urte aldean onartu zen lehenengo eskola mistoa.
Eskola mota honen alde positiboak ondorengoak dira:
·         Neska eta mutilen erlazioan asko laguntzen du
·         Anai edo arreba izan ezkero, etxerako lanetan lagundu diezaioketela
·         Ez daude diferentzia sexistarik, bi sexuek ikasgai berdinak baitituzte
·          Txikitatik ikasten dutela bere sexu berbera ez duten pertsonarekin erlazionatu eta errespetatzen.

Beste aldetik, alde negatiboak ere baditu:
·         Neska eta mutilen heltze-aroa ez errespetatzea, mutilak beranduago heltzen baitira
·         Interes, zaletasun, sentimendu desberdinak dituztenez, ez luketela era eta metodo berdinekin ikasi behar
·         Mutilei lehiatzea gustatzen zaie eta neskei aldiz, taldean lan egitea eta eskola misto batean ezin izango zen puntu hau bete
·         Arreta errazago galtzea

Ø  Azkenik, puntu guzti hauek hainbat pertsonei azaldu ostean, gehiengoaren iritzi eta aukera, umeak eskola mistoetan ikasi beharko luketela izan da; eskola bereizietan ikasten badute lehengo garaira atzeratuko ginatekeelako eta bati-bat, genero desberdinketa garbia egingo zelako.
Gainera irakasgai ezberdinak ikasiz, neska edo mutil batek agian, berak gogoko duen ikasgaia ezin izango zuen ikasi beste sexuko eskolan bakarrik ematen baita.

INFORMAIZO ITURRIAK:

3.GALDERA: IKASLEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK


IKASLEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK
201/2008 DEKRETUA, abenduaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzkoa.
160/1994 Dekretua, apirilaren 19koa, Euskal Auto­nomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe­etako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzkoa.

Lege honetan, batez ere Lehen Hezkuntzako eta orokorrean hezkuntza osoko legeak zeintzuk diren azpimarratzen da, batetik, ikasleek dituzten eskubide eta betebeharrak, bestetik irakasleek dituzten betebeharrak eta gero xedapen orokorrak, arazoen aurrean nola jokatu behar den adierazten dutenak.

Hasteko, ikasleen eskubideak zeintzuk diren azaltzen duenean, gehienbat ondorengo puntuetan oinarritzen da:
Hezkuntza integrala izateko eskubidea; honen barruan, esan nahi duena da, ikasle bakoitzak nahi duena adierazteko eskubidea izango duela. Ikasle adingabeen eskubidea arreta berehala jasotzeko. Hau da, zerbaiten beharra badute, berehala zainduak izan beharko dira; Ikastetxeak babesteko ikasle adingabeek duten eskubidea. Beren pribatutasuna babesteko duten eskubidea; Errendimendu akademikoaren balioespen objektiboa izateko eskubidea. Haurren lanen ebaluazioak gorde egin beharko dituzte irakasleek; Eskola eta lanbide orientaziorako eskubidea. Argi esaten duen bezala, haurrak behar duen orientazioa jaso ahal izateko eskubidea izango du; Osotasun, nortasun eta duintasun pertsonaleko eskubidea.
Horrez gain, kontzientzia askatasunerako eskubidea, ikastetxeetan biltzeko eskubidea, ikasleek elkartzeko duten eskubidea eta parte hartzeko eskubidea dutela adierazten du. Baita, gizarte eginkizunetarako eskubidea ere.

Ondoren, ikasleen betebeharrez hitz egiten du artikuluak. Kasu honetan beste hainbat lege daudela zehazten du:
Ikasteko betebeharra. Ikasleak zintzo jokatuz ikasi egin beharko du irakasleak adierazten diona; Ikasleak, prestakuntza-jardueretan parte hartzeko betebeharra du. Interesez jardunez parte hartu beharko du; Bertaratzeko betebeharra. Ikasleek egunero joan behar dute eskolara; Bizikidetza errazteko betebeharra;
Hainbat lege hauez gain, beste hainbat lege biltzen dituzte atal honetan, eskolako arauak errespetatzeko betebeharra, eta instalazioak errespetatzeko betebeharra besteak beste.

Ikasleak aztertu ondoren, hauek izaten dituzten arazoak konpontzeko hainbat lege adierazten dituzte, hauen artean: Ikaslearen adinari egokitzea, jokabide desegokien konponbidea, ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabideak konpontzea, oinarrizko gaitasun sozial eta hiri­tarra ebaluatzearen ondorioak, izan daitezkeen kalteengatiko eran­tzukizuna...

Azkenik, artikulu honetan jartzen du, badirela jokabide batzuk, legeetatik at geratzen direnak, eta horien aurrean zer egin behar den jakitea erraza ez bada ere, badira zenbait lege horren aurrean modu batera edo bestera funtzionatu ahal izateko.

LEGEDI OSOA IRAKURRI AHAL IZATEKO, SARTU WEB-GUNE HONETARA:



sábado, 20 de noviembre de 2010

1.ekarpena: BANAKETAK, ERREDIMENDU HOBEA?

Para ilustrarlo con algún ejemplo: existen investigaciones que han probado que la educación diferenciada evita mejor que la educación mixta la perpetuación de los “roles de género” (5); otros trabajos han llevado a concluir que niñas y niños educados diferenciadamente tienen un mejor autoconcepto (6); y en otros aspectos, como el académico, son ya innumerables los estudios que muestran el mejor rendimiento en las escuelas diferenciadas.
En cualquier caso es evidente el hecho de que la educación mixta por sí sola no es el remedio directo a los problemas (desigualdades, absentismo, violencia, “bulling”, fracaso escolar…) En ambos modelos educativos –diferenciado y mixto- se encuentran escuelas que consiguen mejor y peor superar estos retos.


Azken aldian gero eta gehiagoren ahotan dago heziketaren kontu hau. Zein da hobea? Mistoa ala banandua? Hezkidetza landu beharra dago? Bietako zeinetan lantzen da? Bietan? Galdera asko eta asko dira, eta jendeari galdetzen jarriko bagina, erantzunak milaka lirateke.

Mistoa gaur egun, eta gure herrialdean behintzat, zabalduta dagoen eskola modeloa da, estandarra esan genezake. Beraz, bananduan sakonduko dugu, eta modelo honi lotzen zaizkion alde onak adieraziko dizkizuegu, ondoren hau defendatzean edo bere gauza positiboak adieraztean egiten den kontraesan bat adierazteko.

Intisana eskolako foroan sartu gara beste zenbait web orrietan bezalaxe, eta honako hau azpimarratzen dute: eskola bananduan genero errolak alde batera uzten direla edo gutxienez hauen garapena ez dela mistoetan bezain argia. Haurren auto-kontrolari buruz ere hitz egiten da, eta mistoan ikasi ez duten pertsonena altuago dela ziurtatzen dute, ikerketa batzuek hau esaten omen duelako. Baina bi arrazoiketa hauek alde batera utzi nahi ditugu garrantzitsuenera jotzeko, nahiz eta aipatu nahiko genuke ez gaudela ados aipatzen duenarekin, hau bananduan eta mistoan, berdin berdin agian ez, baino bietan ematen delako, eta gainera, hezkidetza lantzeko eta horrela genero errolak alde batera uzteko egokiago mistoa dela iruditzen zaigulako.

Baina esan bezala, gu heziketa bananduaren hirugarren alde “positibo” honetan zentratuko gara, bertan dioelako, ikasleen errendimendua hobea dela banaturik badaude, neskek ez dutelako horrela mutilen distrakziorik, ez eta alderantziz.

Baina pentsatzen jarrita, zer gertatzen da klasean homosexualik balego? Banatuta edo banatu gabe distrakzioa hor dago, eta ziur gaude hau txikitu egingo litzatekeela beste sexuko kideak ere klasean balitu. Imajinatu, neskak gustuko dituen neska bat, neskez inguratuta une oro, neska gehiegi ezta? Esaldi honetan bezalaxe. Beraz, jakin arrazoiketa honetan ez dela kontraesan bat bakarrik egiten, homosexualetan ez dela pentsatzen ere esaten ari zarete, eta jakin XXI.mendean gaudela eta dagoeneko eskubide bat dela gainontzekoak onartzea, errespetatzea eta gauza guztietarako kontuan hartzea.

2.ekarpena: ZE ERAGIN DU IKASLEARENGAN HEZKUNTZA MIXTOAK?

ZE ERAGIN DU IKASLEARENGAN HEZKUNTZA MIXTOAK?



Denok egiten dugun galdera da hauxe. Zein eragin du ikasle batengan klase misto batean egoteak edo ez? Haur horren errendimendua handiagoa izango al da gelakideak sexu berekoak izanez gero?

Hinbat ikerketetan ikusi denez, egia da errendimenduak gora egiten duela gelakideak sexu berekoak diren ikastetxeetan, eta hauek gehiago kontzentratzen direla beren ikasketetan, beste sexuko ikaskideekin harremanetan egon gabe. Halaxe dio bideo honetan ere.

Bestalde, eta bideoak dioen bezala, badira beste zenbait guraso eta ikastetxe, eskola mistoen aldekoak. Hauek erabiltzen duten arrazoiketa zera da: bizi errealean batera egon behar bagara guztiok eta harremanak guztion artean berdinak izan behar badira, zergatik egon behar dira ikasle hauek bananduta? Zergatik ezin dute batera ikasi?

Ikuspegi hau dutenek gaineratzen dute, gelan bananduta egonez gero, kanpora ateratzean beren harremanak txarragoak izango direla kontrako sexukoekin eta zailtasunak izango dituztela lagunak egin eta hauekin hitz egin ahal izateko.

Gu, bat gatoz ikuspegi mota hau dutenekin, hau da, eskola mistoa hartzen dugu aukera egokitzat. Izan ere, eskola soil soilik ikasketetan oinarritu beharrean, garapen pertsonala lantzen ere saiatu behar da, bakoitzaren behar izanetara egokituz, eta beharrezkoa iruditzen zaigu ikasleek atal ezberdinak lantzea eskolan.
Horretarako beraz, behar beharrezkoa izango da gela berean neska eta mutilak batera egotea, bizitza errealean bezala, eta garapen pertsonal hau (autoestima, auto-kontzeptua...) aurrera eramateko modu egokiena den bezala.

Honez gain, gaineratu nahi dugu, ikasle hauek dituzten arazoak modu egokian konpontzen ere ikasi behar dutela eskolan, eta arazo hauek bi sexutako lagunen edo pertsonen artekoak izan daitezkenez, beharrezkoa izango da hauek konpontzen ikastea, ondoren kalera ateratzean aurre egin ahal izateko.

Beraz, ikastetxe bat mota batekoa edo bestekoa bihurtu aurretik garrantzitsua iruditzen zaigu aspektu denak kontutan hartzea eta ez bakarrik hauen errendimendua zenbaterainokoa izango den ikasterakoan, ikasteko modu "egokienean" ere arazoak sortu daitezkelako eta hauek ez direlako beti ikasketekin lotuta egongo. 

Azkenik, eta balorazio pertsonal gisa, esan dezakegu taldekide guztiok eskola mistoetan ikasi dugula orainarte eta gustura egon garela, ez dugula inongo arazorik izan ikasterako garaian eta aldi berean aspektu gehienak landu ditugula.







3.ekarpena: IKASKETA MISTOAREN AURKAKO IRAKASLEA

IKASKETA MISTOAREN AURKAKO IRAKASLEA

María Calvo Charrori eginiko elkarrizketa:





·         Ondorengo ekarpena egiteko aukeratu dugun gaia eskola mistoaren aurka, beraz eskola bereiztuaren alde dagoen irakasle bati eginiko elkarrizketa da.
Irakasle honen izena María Calvo Charro da eta Universidad Carlos III-ean ematen ditu klaseak.


Berari eginiko elkarrizketa honetan azpimarratzekoa da beraren ustez neska eta mutilen arteko desberdintasunez ahazten ari garela eta ondorioz eskola porrota ematen ari dela bi sexuetan, baina batez ere mutilen kasuan.
Bera eskola bereiztuaren alde dago, honela bi sexuko gazte eta haurrak berdintasuna izango baitute. Gainera bere ustez eskola mistoek lortu dutena; bi generoak, genero neutro bakarrean batzea izan da.



Calvoren ustez hezkuntza ideala mistoa izango litzateke, berdintasun neutralizatutik at; baina oso zaila da hau lortzea. Gainera ikasketa mistoaren aurka dauden hainbat irakasleek diotenez, mutil eta neskek ez dute denbora eta erritmo berberean ikasten, beraz haurrak kaltetuak aterako lirateke.  
Calvoren esanetan haurrak sexuka banatzeak on egiten die eta ez kaltetu.



Elkarrizketa hau irakurri ondoren, hausnarketa pertsonala egin dugu eta María Calvok dioenarekin ez gatoz bat.
Gure ustez, haurrak ikasteko metodologia eta egoera onena bi sexuak klasean batera egote da. Egia da, zailtasunak egon daitezkeela batzuek besteak baino azkarrago ulertu edo ikasgai batzuetan neskak mutilak baino hobeagoak eta alderantzikoa ere gerta daitekeela. Hala ere, berdintasuna lortu nahi badugu, txikitatik hasi beharra dago faktore hauek erakusten.

KASUARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO



IRAKASLEAREN GARAPEN SOZIALA (TALDEAREN KUDEAKETA)- 4.ATALA

INFORMAZIO BILA?  

Jadanik laugarren atala amaitua dugu, nahiz eta ez izan besteetan bezalakoa.

Laugarren atal honetan,  irakaslearen eta taldearen garapen sozialaren ingurua egin dugu lana, eta horri buruzko bi dokumentu egin ditugu.

Bi joko egin ditugu hain zuzen ere, eta hauetako bat gainera gure taldekideekin egin ahal izan dugu.

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, hauxe da gure helbide elektronikoa:
Eta ez ahaztu:
ERORIZ IKASTEN DA OINEZ!!!
                                                                                   
                                                                          Piskanaka aurrera goaz!!!

4.atala: JOLAS DINAMIZATZAILEA: LAGUN EZKUTUA

JOLAS DINAMIZATZAILEA: LAGUN EZKUTUA

IZENBURUA: Lagun ezkutua. (Amigo invisible) Eskulanen bidez.
ADIN EGOKIA: 6 urte ingurutik aurrera. Ez dago gehienezko adin mugarik.
KODEA:
TALDEAREN TAMAINA: Gutxienez 3 pertsona eta ez dago gehienezko pertsona kopururik.
GARAPENA:
-Helburua:
-Taldekide edo gelakideen gustuak ezagutzea.
-Imajinazioa lantzea. (Batez ere, oparia eskulan bat izan behar delako)
-Sekretuak gordetzen ikastea.
-Ematen dizuten oparia onartzen eta eskertzen ikastea, nahiz eta gustukoa ez izan.
-Taldekideekin harremana sendotzea.
-Eskuzabaltasuna izaten ikastea eta hori ona dela jakinaraztea.

-Zertan datza?
1-Taldekide guztien izenak papertxo banatan idatzi, eta papertxoak itxita zaku batean sartu.
2-Taldekide bakoitzak zakutik papertxo bana hartu, taldekidearenizena egongo dena. Bakoitzari bere izena tokatzen bazaio, papertxoa aldatu beharko du.
3-Tokatu zaizun taldekideari, aukeratutako eperako eskulan bat egin beharko zaio oparitzeko.
4-Aukeratutako data horretan, opariak banatuko dira.

-Materiala:
-Paper zuria eta boligrafoa.
-Bakoitzak nahi duen materiala erabiliko du eskulana egin ahal izateko.

-Denbora iraupena:
-Nahi beste egun aukeratu daitezke baina epea hasieratik zehaztuko da.

-Ebaluaketa:
-Ebaluaketa gehienbat irakasleak egingo badu ere, ikasle bakoitzak edo taldekide bakoitzak ikusiko du nolako atera den jokoa.
-Aztertuko diren puntuak: denek parte hartze ona izan duten, opariak jasotzean eskertzen jakin duten, imajinazioa zenbateraino landu duten opariak egiterakoan...
-Taldekideei galdetuko zaie: Gustura geratu zarete opariekin?
-Errepikatuko dugu datorren ikasturtean ere?

ALDAKIAK: Joko hau nahi beste pertsonekin eta nahi beste jokalarirekin egin daiteke. Adinari dagokionez, oparia eskuz egina izatean, bakoitzak ahal duena egingo du baina arauak ez dira aldatzen.
Aldaki nagusia oparia da. Lagun ezkutua jokorako oparia eskuz egina edo erosia izango den hasieratik erabaki eta zehaztu behar zaie taldekide guztiei. Fitxa hau oparia eskuz egina denean burutzen da.

miércoles, 17 de noviembre de 2010

4.atala: JOLAS DINAMIZATZAILEA: PSIKOLOGO-PSIKOLOGO

PSIKOLOGO-PSIKOLOGO JOLASA (Psikiatria izenez ere ezagutua)

- Adin aproposa: 10 urtetik gorakoentzat

- Kodea: 02

Bestearen ezagutza: helburua beste ikaskideekin harremana sendotzea da eta taldean gutxieneko konfiantza sortzea.

- Partaide kopurua: 10 pertsona behar dira gutxienez jolasa modu egokian egiteko, hala ere gero eta partaide gehiago dibertigarriagoa izan daiteke jolasa.

- Garapena:

         -Helburuak:

                   -Ikaskideak gehiago ezagutzeko aukera luzatzea.

-Klaseko giroa hobetzea, denen arteko konfiantza sustatuz, beti ere, barre pixka bat eraginez.

-Boluntarioak zer sentitu dezakeen ezagutzea, askotan gerta litekeelako pertsona bat galduta sentitzea eta barre egiten diotela.

         -Azalpena: jolasa ezagutzen ez duen boluntario bat eskatuko da, eta honako hau azalduko zaio:

Gainontzeko guztiek arazo psikologiko bat dutela eta psikiatriko batean aurkitzen direla. Oraindik ez dakite zeintzuk diren “gaixotasunaren” nondik norakoak, eta bere lana dela hori zein den jakitea izango dela. Horretarako galderak egin ditzake, beti ere, galdera hauek bai eta ez erantzutekoak badira. Adib.: 20 urte dituzu? Errealekoa al zara? Hala ere, adierazi behar zaio noizbehinka joera arraro bat ikusiko duela bere pazienteengan.
        
Gainontzeko partaideek bere eskuinean aurkitzen den pertsonaren papera hartu behar du, eta galdera bat egiten diotenean, nola ez, eskuinekoak emango lituzkeen erantzunak eman behar ditu. Erantzuna gaizki badago, bere erantzuna eman duelako edo beste edozeinena, bere eskuinean dagoenak PSIKOLOGO-PSIKOLOGO esan behar du, horrek partaide guztiak lekuz aldatzea suposatzen duelarik.

“Psikologo” papera betetzen ari den denaren helburua, besteen erantzunak beraienak ez direla asmatzea da, eskuinean duen pertsonarena baizik.

         -Iraupena: ez dago denbora tarte konkreturik, baina ordu erdi eskaintzea egokia litzake gertatzen ari dena asmatzea asko kostatzen bazaio.

         -Materiala: materialik ez da behar, baina aldagai bat ezartzen bada, boligrafo bat izatea nahikoa litzateke.

         -Ebaluazioa: jolasa ikaskideekin probatu ondoren, ondo irten dela ikusi dugu, eta helburuak lortu ditugula. Helburuak lortu ditugula jakiteko, beraiengana jo dugu, beraien ustetan zeintzuk ziren galdetuz, eta erantzunak berdinak izan dira, nahiz eta beraien ustetan beste hainbat helburu ere bazituen, hona hemen horietako batzuk: komunikazioa lantzea, lotsa galtzea, memoria garatzea, etab. Hala ere, egia da boluntarioak beste mota bateko galderak egin izan balitu, anai arrebengatik galdetu, kolore gustukoenagatik, etab., jolasa dibertigarriagoa izango litzatekeela Psikologo-Psikologo gehiago egongo liratekeelako.

- Aldagaiak: jolasa zaildu egin daiteke. Horretarako pazienteetako batek boligrafo izango du, eta erdikoak galdera norbaiti egiten dionean berak boligrafoarekin seinalatzen duen pertsonak erantzun beharko du. Beste norbaitek erantzuten badu erantzun beharko lukeen pertsonak PSIKOLOGO-PSIKOLOGO esango du eta denak lekuz aldatuko dira. Erdikoaren helburua kasu honetan, boligrafoarekin seinalatua izan denak erantzun behar duela jakitea izango da.

lunes, 8 de noviembre de 2010

IRAKASLEAREN GARAPEN PERTSONALA- 3.ATALA

INFORMAZIO BILA?  

Jadanik hirugarren atala amaitua dugu eta geroz eta erosoago sentitzen gara lan hau egiten.

Hirugarren atal honetan, irakasleen garapen pertsonalaren inguruan egin dugu lana, eta horri buruzko informazio interesgarria aurkitu dugu.

Batez ere, autoestima, emozioak eta sentipenak landu ditugu, baita irakasle batek izan behar dituen gaitasunak ere.

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, hauxe da gure helbide elektronikoa:
Eta ez ahaztu:
ERORIZ IKASTEN DA OINEZ!!!
                                                                                   
                                                                          Piskanaka aurrera goaz!!!