sábado, 20 de noviembre de 2010

4.atala: JOLAS DINAMIZATZAILEA: LAGUN EZKUTUA

JOLAS DINAMIZATZAILEA: LAGUN EZKUTUA

IZENBURUA: Lagun ezkutua. (Amigo invisible) Eskulanen bidez.
ADIN EGOKIA: 6 urte ingurutik aurrera. Ez dago gehienezko adin mugarik.
KODEA:
TALDEAREN TAMAINA: Gutxienez 3 pertsona eta ez dago gehienezko pertsona kopururik.
GARAPENA:
-Helburua:
-Taldekide edo gelakideen gustuak ezagutzea.
-Imajinazioa lantzea. (Batez ere, oparia eskulan bat izan behar delako)
-Sekretuak gordetzen ikastea.
-Ematen dizuten oparia onartzen eta eskertzen ikastea, nahiz eta gustukoa ez izan.
-Taldekideekin harremana sendotzea.
-Eskuzabaltasuna izaten ikastea eta hori ona dela jakinaraztea.

-Zertan datza?
1-Taldekide guztien izenak papertxo banatan idatzi, eta papertxoak itxita zaku batean sartu.
2-Taldekide bakoitzak zakutik papertxo bana hartu, taldekidearenizena egongo dena. Bakoitzari bere izena tokatzen bazaio, papertxoa aldatu beharko du.
3-Tokatu zaizun taldekideari, aukeratutako eperako eskulan bat egin beharko zaio oparitzeko.
4-Aukeratutako data horretan, opariak banatuko dira.

-Materiala:
-Paper zuria eta boligrafoa.
-Bakoitzak nahi duen materiala erabiliko du eskulana egin ahal izateko.

-Denbora iraupena:
-Nahi beste egun aukeratu daitezke baina epea hasieratik zehaztuko da.

-Ebaluaketa:
-Ebaluaketa gehienbat irakasleak egingo badu ere, ikasle bakoitzak edo taldekide bakoitzak ikusiko du nolako atera den jokoa.
-Aztertuko diren puntuak: denek parte hartze ona izan duten, opariak jasotzean eskertzen jakin duten, imajinazioa zenbateraino landu duten opariak egiterakoan...
-Taldekideei galdetuko zaie: Gustura geratu zarete opariekin?
-Errepikatuko dugu datorren ikasturtean ere?

ALDAKIAK: Joko hau nahi beste pertsonekin eta nahi beste jokalarirekin egin daiteke. Adinari dagokionez, oparia eskuz egina izatean, bakoitzak ahal duena egingo du baina arauak ez dira aldatzen.
Aldaki nagusia oparia da. Lagun ezkutua jokorako oparia eskuz egina edo erosia izango den hasieratik erabaki eta zehaztu behar zaie taldekide guztiei. Fitxa hau oparia eskuz egina denean burutzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario