domingo, 7 de noviembre de 2010

1.GALDERA:ZERTAN ERAGITEN DUTE EMOZIOEK ETA SENTIPENEK IRAKASLE BATENGAN? NOLA KONTROLATZEN DIRA EMOZIO HORIEK?

ZERTAN ERAGITEN DUTE EMOZIOEK ETA SENTIPENEK IRAKASLE BATENGAN? NOLA KONTROLATZEN DIRA EMOZIO HORIEK?

Las emociones están en el corazón de la enseñanza” Esaldi borobila ezta? Hau da, emozioek guztiz baldintzatzen dute irakaslearen egoera eta baita ikaskideena ere, izan ere, lan sozial bat denez, eta denbora guztian irakasle ikasleen emozioak trukatzen daudenez, eragina izugarria izango da arlo honetan.

Haserrea, alaitasuna, irrika, ardura, tristezia,...egunero ikastetxe guztietako geletan trukatzen diren emozioetako batzuk dira. Irakasle batzuek, gaitasun positiboa dute, emozioak positiboki kontrolatzen jakiteko gaitasuna. Adibidez, egunero ikaskideen aurrean pozik, alai agertzeko gaitasuna, goizero goizero umore onean jaikitzeko gaitasuna.Beste batzuk aldiz, gaitasun hori bera dute negatiboki. Hau da, umore txarreko esnatzea edo egun guztia haserre pasatzea...

Bigarren motako emozioak dituen irakasleak, zailtasunak izango ditu aurrera atera ahal izateko bere ikasleak.

Irakaskuntza, beste lanak ez bezala, emozioak gehienbat kontrolatzea eskatzen duen lanbidea da, izan ere, haurren barruan sartzea eskatzen du, haur horietatik berrikuntza, garapena eta etorkizuna orokorrean eraikitzea, eta horretarako derrigorrezkoa da haur horiek motibatzea, haur horiek etorkizun ona izaten laguntzea...Baina hori lortu ahal izateko, lehenik eta behin derrigorrezkoa da irakasleak berak bere buruarengan sinestea, bere buruarengan konfiantza izatea eta hortik abiatuz besteei laguntzea emozioarekin eta sentimenduekin jolastuz eta motibatuz ikasleak.

Hau guztiagatik esaten da irakaskuntza lanbide moral bat dela. Ez da soilik lan teknikoa, lanbide honek pentsatzera behartzen du irakaslea, komunikazio maila bat mantentzera haur eta irakasleen artekoa, baita kontaktu sozial bat izatea ere. Kontutan hartu behar da baita ere, irakaskuntzan ez dela norekin egon nahi den edo norekin izan nahi diren harremanak erabakitzen, ez da lagun artean bezala, nahi duzun laguna aukeratzen dela berdintasun edo ezberdintasunengatik...irakaskuntza konplexuagoa da, irakaslea ikasle guztien laguntzaile izan behar delako eta ez gustuko duen horrena bakarrik. Horrez gain, gutxienez urte bete pasa beharko du irakasle batek ikasle berdinekin eta horrek ere eragina izango du bere emozio edo sentipenetan, urte guztian zehar ez baita egongo emozionalki egoera berdinean.

Kontutan izan behar da baita ere, irakasleak beren bizi pertsonalean etengabe aurrera badoaz ere, urtero haur berriak eta adin berekoak izaten dituztela ikasletzat. Hala ere, urtez-urte aldatzen ez bada ere, nabaria hamarkada bakoitzaren inguruan, haurrak nahiz eta adin berekoak izan, ez dutela jarrera bera izaten eta horrek irakaslearen emozioetan izugarrizko eragina du, erabat aldatu beharra duelako bere sentimenduak kontrolatzeko teknika haurren jarreraren arabera.

 
Denok dakigun bezala, irakasle bat ahula izatea emozionalki, gogorki zigortua izaten da gaur egungo gizartean haurren aldetik, eta bestalde, emozionalki gogorra edo zorrotza izatea ere gogorki zigortua izaten da batez ere gurasoen aldetik, beraz, guztiz beharrezkoa da emozionalki neutral egotea edo oreka bat mantentzen jakitea. Horretarako, irakasle bat emozionalki inteligentea izateak zertan datzan azalduko dugu hainbat punturen bidez aztertuz:
  • Pertsonen hezitzaile eta erakusle dela sinetsi behar du irakasleak.
  • Bere ikasleak maitatu behar ditu, heziketa prozesuan dauden pertsona direla kontutan hartuz.
  • Bere emozioen gidari izan behar da, bere emozioek aldaketaren bat behar duten edo ez jakiteko gai eta ondoren aldaketa horiek burutuz beharrezko ikusi ezkero.
  • Emozioek gainditzen duten irakaslearen rol- a alde batera utziz, bere ikasleen beharretara egokitu beharko da irakaslea arazoak aurpegian erakutsi gabe.
  •  Bere animo egoerak zein garrantzitsuak diren jakin behar du klase bat ematerakoan. Bere jarrerak, bere emozio egoerek, bere errendimenduak ikasleak guztiz baldintzatuko dituela.
  • Ikaskideen arteko gatazkak konpontzen saiatuko da, ez zigortzeko, erakusteko baizik.
  • Bere ikasleen gurasoekin harremanak izaten jakin beharko du beren emozioekin jolastu eta manipulatuz, ikaslearen beharrei egokituta eta hobetzeko aldaketak bultzatu edo eraginez.
  • Zoriondu eta saritu egin beharko ditu bere ikasleek ondo egiten dituzten lan edo ekintzak eta alderantziz zuzendu egin beharko ditu gaizki egiten dituztenak, betiere zer egiten duen eta nola egiten duen kontrolatuz.
  • Arauak ezarri beharko ditu eta arau horien aurrean sendo agertu ikasleek bera jan ez dezaten.
  • Bere ikasleen jarrera eta emozioak ulertu eta manipulatzen jakin beharko du arazo edo gatazkak gutxitu ahal izateko.

Hau guztia aztertu ondoren beharrezkoa da ondorio gisa argitzea, irakaslea emozionalki egoera onean egotea beharrezkoa dela ez bakarrik berarentzako, baizik eta horrela ikasleak ere askoz ere hobeto prepasatuak izango direlako emozionalki eta bizitzan aurrera egiten errazago jakingo dutelako kasu horretan.








LIBURUAK:
EL PROFESOR
EMOCIONALMENTE
COMPETENTE
Juan Valello Orts
 




1 comentario: