jueves, 4 de noviembre de 2010

2.ekarpena: ARRAKASTA LORTZEA GURE ESKU DAGO?

Klaseko blog gunean (http://www.irakasfuntzioa.wordpress.com/) informazio bila genbiltzala, Camilo Cruz irakasleak zenbait liburutan aurkezten duen gaia topatu dugu, arrakasta lortzea gure esku dagoela. Cruz irakaslearen hitzetan, autoestima eta autokonfiantza izatea ezinbestekoa da arrakasta lortu ahal izateko, eta kontzeptu hauek, beste hainbatekin batera, garapen pertsonalean garrantzitsuak direnez, honi buruzko informazioa bilatzeari ekin, testu hau topatu eta hautatu egin dugu, interesgarria izan daitekeelako gai honen inguruan eta bere ikuspuntuaren aurrean gure iritzia ematea.

Cómo piensan los triunfadores

¿Qué es el éxito?

Según el conferencista y motivador colombiano Camilo Cruz, “El éxito es la realización progresiva de los sueños. ¿Cuáles sueños? Los sueños de cada quien, lo que significa que el éxito o el concepto del mismo no es igual para todo el mundo. Entonces el éxito tiene que ver con alcanzar nuestros sueños, nuestros deseos, nuestras metas u objetivos.
Sin embargo, aunque podemos decir que de algún modo todos tenemos sueños en mayor o menor proporción, sí está comprobado que aproximadamente, tan solo el 3% de las personas logran alcanzar sus sueños. ¿Por qué? Es simple, porque la gran mayoría de las personas creen que no los pueden alcanzar.

Gure ametsak lortzeko, ezinbestekoa da etengabe horretan pentsatzea, azkenean errealitate bihurtzen direlako. Beraz, honekin esan daiteke bere buruan sinesten duen pertsonak bakarrik lortzen duela arrakasta, bere sentipeni esker motibazioa nahiko lortzen duelako bere ametsak aurrera eramateko, eta benetan hori gertatuko dela desiratzeko.


Garrantzitsua ere bada, etengabe gure ametsengatik borrokatzea, oztopo guztien aurrean indartsu sentitu eta izatea, akatsetatik ikastea, eta argi izatea, noizbait lortuko ditugula gure helburuak. Beraz, jarrera positiboa izan behar da, gure buruan izugarri sinetsiz. Ezin gara kexatu, ezin ditugu besteak kritikatu, beraien gaitasunak baloratu baizik, horrela ere beste zenbait adimen landuz, interpertsonala adibidez. Bizitzan zehar topatutako aukera guztiak aprobetxatu behar ditugu, agian ez direlako inoiz gehiago errepikatuko. Eta nola ez, gure akatsen errua ez diogu beste bati botako. Eta ez dugu inoiz ahaztu behar, besteen iritzia kontutan hartzeak kalte egin diezagukeela kasuren batean, beraz ez dugula besteek esaten diguten guztia sinetsi behar.

Azalpen hauek liburuetan ageri direla esan dugu, baina gure ustetan ipuinen antza gehiago dute. Cruzen ustetan gure helburuak lor daitezkeen gauzak dira, errealitate bihur daitezkeen ametsak. Baina nola? Lortu daitezke benetan? Oso ondo dago jarraitu beharreko pauso batzuen deskribapena ematea, eta nolako jarrera izan behar dugun esatea. Baina, ez dirudi amets bat gauzak horren erraz lortzea? Honek guztiak teoria besterik ez dirudi, edozein ikasgaietan ematen den klase magistral bat.

Egia izan daiteke autoestima nahiz autokofiantzak zerikusia izatea gure bizitzako zenbait arloko gertaerak modu hobean edo okerragoan ateratzeko, baina ez gaude horren ziur hauei esker nahi dugun guztia lor genezakeela, badirelako nahiz eta munduko beste ezer baina gehiago desiratu, lor ezin daitezkeen gauzak.

Honekin guztiarekin, jarrera hauek izatea gomendatzen dizuegu, ez pentsa ezetz, baina ez ezazue sinetsi horregatik nahi duzuen guztia zuen eskura egongo dela, inork ez dizuelako hori ziurtatzen. Hala ere, egia da, garapen pertsonalean asko laguntzen duten kontzeptuak direla eta termino hauek modu positiboan lantzea lagungarria dela zailtasun batzuei aurre egiteko.

Gai honi buruzko informazio gehiago topa dezakezue honako web orrietan:



1 comentario:

  1. Hau publizitatea dela dirudi ;-)
    Edozein kasutan... argi dudana zera da, ia ezinezkoa da lortzea amesten ez dena, hortaz atera ondorioak ;-)

    Lan polita !!!
    Inportantea da den dena ez sinistea !!!!

    ResponderEliminar