viernes, 5 de noviembre de 2010

3.GALDERA: NOLAKOA IZAN BEHARKO LUKE IRAKASLE BATEN AUTOESTIMA?

  • Ondorengo galderarekin hasteko egokiena, Auto-estima kontzeptuaren definizioa ematea izango litzateke. Auto-estima bakoitzaren jarrera da; norbanakoak emozio sakonak izatean datza eta bakoitzarekiko maitasunean aditzera eman dezakegu.                 

  • Auto-estimaren garrantzia:
    Kontuan hartu beharreko da zeinen garrantzia handia duen irakasle baten auto-estimak, eragina izango baitu beraren ikasleengan. Eskola jardueretan ez zaio gaia honi garrantzirik ematen eta hau haurren heltze etapan nabariko da. Auto-estimak ondorengo alderdi ezberdinak ditu:

  • Ikasketak baldintzatzen ditu
  • Zailtasun pertsonalak gainditzen ditu
  • Zailtasunetan oinarritzen da
  • Sormena bermatzen du
  • Pertsonaren autonomia zehazten du
  • Gizarte erlazio osasuntsua ahalbidetzen du
  • Gizabanakoaren etorkizuneko proiekzioa ziurtatzen du
  • Pertsonalitatearen nukleoa osatzen du
Irakaslearen ondoezaren zergatiak:
Gertatu ohi da irakasleak ondoezik sentitzea; gertakizun hau arrazoi ezberdinengatik ematen da:

· Ezinegon eta ziurgabetasuna
· Gizartean beraren ohorea gutxitzea
· Ikasle batzuen jarrera antisoziala
· Formakuntza psikopedagogi urria



Aipatu beharreko iruditzen zaigu irakasle moduan lanean aritzeak, jendeak gutxi miresturiko lana dela, irakasleok pentsatzen dute berain lana ez dagoela ondo baloratua; urtez -urte egiten diren berrikuntzak ez dira ontzat artzen eta irakasleen lana mespretxatuta dago.

  • Hainbat Web guneetan informazioa bilatzen ibili ondoren, argi geratu zaigu irakasle on batek izan beharko lukeen auto-estima baikorra izan beharko litzatekeela. Beraien esku dago ikasleen etorkizuna eta nahiz eta jendeak garrantzi handirik ez eman, irakaslea modu batekoa edo bestekoa izateak, ikaslearen garapenean eragin handia ekarriko du; hau da, irakasle batek ikasleen gain konfiantza osoa badu eta baikor jokatzen badu, haur horrek ikasgai hori ondo eramango du.
          Beste alde, irakaslea ezkorra izan ezkero, animoak eman beharrean, haurrei
          beraien  auto-estima jaisten badie, oso zail izango dute ikasgaia gainditzeko.

Ondorioz:

  1. Auto-estima, pertsona bakoitzaren izaera da; kontuan hartu beharrekoa, irakasle batek, berak dituen alde positiboak baloratu behar ditu, modu berdinean baloratuko dituztelako besteek.
2.     Oso garrantzitsua da norbanakoaren auto-estima, norberak bere buruarekiko ziurtasuna izatea, zeren eta jendeak hori ikusirik modu on edo txarrean baloratuko du pertsona.

3.     Irakaslearen auto-estima ona, positiboa izatea nahita nahi ezkoa da; horrek eragin zuzena izango baitu ikasleengan.

INFORMAZIOA ITURRIAK:




http://www.articuloz.com/educacion-articulos/sobre-la-autoestima-docente-1448184.html

1 comentario: