jueves, 4 de noviembre de 2010

3.ekarpena: IRAKASLEEK LEHENENGO KLASE EGUNEAN IZAN DITZAKETEN AUTOESTIMAK:

IRAKASLEEK LEHENENGO KLASE EGUNEAN IZAN DITZAKETEN AUTOESTIMAK:




Ondorengo ekarpena egiteko aukeratu dugun bideoa oso egokia iruditzen zaigu lantzen ari garen gaiarekin zerikusi handia duelako. Bideoa ikusi duzuenok konturatuko zineten institutu bateko kurtsoko lehen eguna dela eta ikasleaz gain irakasleak ere berriak direla; lehenengo aldiz ikasleen aurrean jardungo dute irakasle gisa.

Bertan bi irakasleen auto-estima ezberdinak nabari ditzakegu; batak Irene, filosofia ikasgaia irakasten duen irakasleak, segurtasuna adierazten du, baikor dago. Ikasleek hau nabari dute eta berarekin ondo portatzen dira, hau da, ez dira berarekin sartzen eta klasean parte hartu eta berak galdetutakoari erantzuna ematen dute.

Beste aldetik, Blanca izeneko irakaslea dugu; Ireneren izateko eraren guztiz kontrakoa. Klasean sartu aurretik nabari da bere urduritasuna; bideoan ikusi eta entzun dugun moduan hiru aldiz aldatu baita arropaz; hortxe dugu urduritasunaren ezaugarri bat, auto-estima ezkorra. Hau guztiaz gain, klasea ematen hasteko garaian seguritate falta izugarria nabari zaio, oso urduri baitago. Ikasleek bere urduritasuna sumatu dute eta gaizki portatzen dira.


Hauetaz gain, irakasle batek auto-estima erlatiboa izan dezake, hau da,  zalantza asko izatea.

Ekarpenarekin amaitzeko, gure hausnarketa pertsonala egingo dugu. Gure ustez irakasle batek izan beharko lukeen auto-estima, baikorra izan beharko zen, berak sentitzen duena ikasleei transmititzen diolako eta batez ere irakasle baten lehenengo egunean izaten duen jarrera epaituko baitituzte haurrak eta urduritasuna sumatzen badute, irakaslearen aurka jarri daitezke ikasleak edo eta ikaslearen norbanako konfiantza gutxitu, irakaslea ziur ikusten ez badute.
INFORMAZIO ITURRIAK:



Guk aukeratutako bideoan bi auto-estima mota ezberdin ikusi ditugu; baikorra eta auto-estima baxua.

1 comentario: