jueves, 16 de diciembre de 2010

MARKEL BAZTARRIKAREN KASUA

KASUA:
X HERRITAKO HERRI IKASTETXE BATEAN, MARKEL BAZTARRIKA IKASLEARI BULLYING-A EGITEN ZAIOLA FROGATU DA.



Parte hartzaileak:
-Markel Baztarrika: Bullying-a jasaten duen ikaslea. 8 urte, altuera normala, gizena eta beldurtia.
-1.ikaslea: Bullying-aren zuzeneko eragilea. Bere lagun taldeko burua. 8 urte, argala, eta zirikatzailea.
-2.ikaslea: 1.ikaslearen jarraitzailea. 1.ikasleak agintzen diona betetzen du. Inuzentea.
-Gainontzeko ikasleak
-Irakaslea: 8 urtekoen gelako irakaslea.
-Markelen gurasoak: Arruntak, etxean arazorik ez, bi seme dituzte, hauekin arazorik ez.
-1.ikaslearen gurasoak: Beren semea oso zintzoa dela uste dute, inoiz ezer egiten ez duen horietakoa.
-2.ikaslearen gurasoak: Arduratsuak.
-Zuzendaria
-Gizarte zerbitzuetako kidea: Emakumezkoa, horrelako kasuetarako prestatua, zorrotza eta zuzena.

TUTORETZA:

HELBURUA:
Tutoretza honen helburua, bullying kasu honekin amaitzea izango da. Horretarako, beharrezkoa izango da, lehenik eta behin, bullying-a jasotzen duen ikaslearekin hitz egitea. Honen argudioak entzun ostean, bullying-aren eragilearekin edo eragileekin hitz egingo da banan banan. Ondoren, irakasleak bullying kasu horretan parte hartzen duen edo ez ikusi beharko da eta horren arabera jokatu beharko da kasuarekin jarraitzeko.  Hauekin amaitzean, biktimaren gurasoei guztiaren berri emango zaie, tutoretza batean. Gero, bullying-aren eragile direnen gurasoekin bildu beharko da, guztiaren berri emateko hauei ere. Azkenik eta beharrezkoa bada soilik, giza zerbitzuetara jotzea komeni da laguntza eske, guztiarekin lehen-bailen arazoa konpondu ahal izateko. Tutoretza osoan zehar, irakaslea eta zuzendaria egongo dira behaketan.
Partaide bakoitzaren egoera, argudio eta proposamenak entzun ondoren, ondorioak ateratzea komeni da, banan banan, informaziorik galdu ez dadin tartean.
Azkenik konponbidea zein den zehaztuko da.

Markel Baztarrikarekin burututako tutoretzaren behaketa
Markel Baztarrika, bullying-a jasaten duen ikaslea da. Honen egoera ulertzeko arazoak daude, Markelek ez baitu nahi ezer esan, zerbait kontatzen badu berriro joko diotela edo irainduko dutela uste baitu. Markelek uste du ez dagoela inor bere alde, inork ez diola laguntzarik ematen, ezta gurasoek edo irakasleak ere. Dena beltz kolorekoa ikusten du. Denbora batez berarekin egon ondoren ausartu da zerbait esatera. Bere ustetan gizena dagoelako egiten diote bullying-a, berak inongo momentutan ez badu onartzen ere bullying-a jasaten ari denik. Gizentasunaren ondorioz hasi ziren iraintzen, kolpetxoak ematen eta barre egiten. Min gehien ematen diona barre egitea dela adierazi du. Hortik abiatuz, irainak eta kolpeak handituz eta ugarituz joan dira etengabe, eta jadanik 2 urte pasa dira guztia hasi zenetik. Lotsa ematen dio gai honi buruz hitz egiteak, konponbiderik ez dagoela uste baitu eta alferrikakoa dela hau dena kontatzea. 1.ikasleak beste guztiak bere kontra jartzeko gaitasuna duela ikusten du, eta horren aurrean berak ezin duela ezer ere egin. 2.ikasleak 1.ikaslearen aginduak betez jotzen nau eta iraindu ere bai. Zergatik? dio Markelek behin eta berriz. Bere hitzetan, argaltzen saiatu da, kirola eginez, gutxiago janez eta etxean dieta bat jarraitzen du horretarako, baina medikuek diote berez gizenkorra dela eta zaila izango dela argaltzea. Askotan, besteekin egon ahal izateko, nitaz barre egiten uzten diet, taldeko beste baten gisa sentitu ahal izateko- dio Markelek. Baina beste batzuetan, nahiago izaten omen du bazter batean geratu eta bakar bakarrik egon inork burla egin ez diezaion.

1.ikaslearekin burututako tutoretzaren behaketa
Nik ez dut ezer egin - errepikatzen du ikasleak. Nik ez dut inoiz jo Markel, iraindu egin dut, baina neu ere iraintzen ninduten betaurrekoak izan nituen garaian- dio bere defentsa moduan. 1.ikaslea ez da ausarta, baina besteen pean ezkutatzen da egin nahi duena lortzeko, beste ikaskideekin dagoenean handiago sentitzen da, boteretsuago. Baina azkenean aitortu du behin edo beste behartu duela 2.ikaslea Markeli jotzera. Baina ez da kikildu eta errepikatzen dihardu ez dela bera bakarrik iraintzen duena, gela osoak iraintzen duela eta ea zergatik eraman dugun bera bakarrik. Beste ikaskideekin ere hitz egingo dugula esatean lasaitu egin da, baina bere gurasoei gertatua adieraziko diegula esatean negarrez hasi da, besteak ere izan direla errepikatuz eta ez deitzeko bere gurasoei. 1.ikasleari konponbidea zein den galdetu diogunean, ez dakiela erantzun du, baina ondoren, berak berriro irainduko ez duela zin egin du, eta ez diela esango besteei jotzeko, batez ere 2.ikasleari.

2.ikaslearekin burututako tutoretzaren behaketa:
2.ikaslea, beldurrez etorri da. Berak ez duela inongo errurik esanez guk ezer esan aurretik. Bazekien zergatik deitu dugun tutoretza honetara eta guztiz beldurtuta zetorren. Nabari zen, 1.ikaslearen kontra zerbait esaten bazuen ondorioak izango zituela eta hori bazekiela, bestalde, bazekien egia esatea komeni zitzaiola, horregatik, eta zuen beldurrak gainditzen zuelako gainera, guztia botatzen hasi zen ilaran. Hasiera batean dibertigarria zela zioen, Markelen kontura barre egitea gustuko zuela, baina hasiera hartan ez zuten jotzen. Ondoren 1.ikasleak guztiaren gainetik jartzea erabaki zuela eta bera aukeratu zuela laguntzaile bezala. 2.ikaslearentzat ohore bat izan zen hori egitea hasiera hartan, baina denbora joan ahala konturatu zen gaizki egiten hari zela, jotzea gehiegizkoa zela eta ez zuela iraindu nahi gehiago. Baina berandu zen jadanik. Nik jotzen ez badut, berak joko nau- esaten du 2.ikasleak. Horregatik ez daki zein posiziotan kokatzea komeni zaion. Bere gurasoekin hitz egin behar dugula esatean, negarrez hasi da, oraindik eta beldurtuago.

Irakaslearekin burututako tutoretzaren behaketa
8 urtekoen gelako irakaslea naiz eta beraz zuzen zuzenean jarraitu ahal izan dut aurtengo prozesua. Kurtso erdia daramat beraiekin, eta beraz ez naiz hasieratik egon arazo honetan sartuta, kontuan hartuz gero duela bi urte hasi zela dena. Baina pasa dudan denbora hau, gogorrena izan dela aitortu behar dut, bullying-a sakonena izan den unea, eta beraz kontrolatzen hasia naiz. Ikusi izan dut behin edo beste ikasleren bat Markeli jotzen eta momentuan bertan zerbait egin badut ere, aitortu beharra dut ez dudala gertutik jarraitu prozesua eta ez dudala epe luzeko neurririk hartu. Baina, arazoa larria iruditu zaidan unetik, zuzendaritzara abisatu dut kasuaren berri emateko eta hemen gaude orain.

Markelen gurasoekin burututako tutoretzaren behaketa
Markelen gurasoei kasu guztiaren berri eman zaie, eta esan nahi izan dute, behin baino gehiagotan iritsi dela Markel etxera negarrez, erabat goibel eta batzuetan golpeekin gainera. Hori ikusita eskolara deitu izan dutela ea arazoren bat dagoen jakiteko baina umeen kontuak izango zirela esan zaiela beti. Gaineratu dute, ea zer egin dezaketen kasua konpontzeko eta ea zerbait jarri dugun martxan kasua konpondu ahal izateko. Horretan ari garela adierazi diegu eta guztiaren berri emateko eskatu digute.

1.ikaslearen gurasoekin burututako tutoretzaren behaketa
Beren semeak ezer egin ez duela defendatzen dute behin eta berriro, errugabea dela eta kontuz ibiltzeko gainera esaten dugunarekin. Ondoren ordea, apur bat lasaitu direnean, zerbait egin behar bada abisatzeko esan dute, eta beren semearekin zerbait gertatzen bada, jakinaren gainean egon nahiko luketela.

2.ikaslearen gurasoekin burututako tutoretzaren behaketa
Zer gertatzen den azaldu ostean, oso arduratuta agertu dira, edozein gauzaren aurrean abisua pasatzeko eskatuz eta bere semearekin ezer egin behar duten galdetuz. Esan zaie, komenigarria izango litzatekeela bere semearekin hitz egitea gaiaren inguruan.

Gizarte zerbitzuekin tutoretza
 Oraingoz ez da beharrezkoa ikusi gizarte zerbitzuetako kideren batekin tutoretza egitea, baina gauzak okerrera badoaz, segituan eman beharko da parte.

ONDORIOAK:

Markel, besteen pareko izaten saiatzen da, neurri bat ararte, baina ezin du jasan besteen pailazo sentitzea, eta ondorioz, sarri nahiago du bakarrik egon, baztertuta. Badaki gizena dagoela, baina ezin du ezer egin konpontzeko. Bullying honekin amaitzea ez dago beraz Markelen esku.
Errudun nagusia 1.ikaslea dela argi geratu den arren, besteekin ere hitz egitea komenigarria izan da, baita 1.ikaslearen gurasoekin ere. Bestalde, ia ziurtasun osoz esan dezakegu hau ez dela hemen amaitzen, izan ere, tutoretza hau nahikoa izango da hurrengo batean ere Markelekin sartzeko, ea zer esan duen eta abarrengatik mehatxatuz. Beraz, tutoretza gehiago egin beharko dira 1.ikaslearekin guzti lehenengo tutoretza honekin amaitu ostean.
2.ikaslea bestearen menpean bizi den mutiko ahul bat besterik ez da, baina azken finean bera da Markel jotzen duena eta zakuan sartuta dago, beraz, bere gurasoekin hitz egitea beharrezkoa izango da. Oso beldurtuta ageri da une oro eta horregatik askotan isilik geratzen da zer esan ez dakiela.
Irakaslea ez dago kasuan sartuta eta ez du eraginik ez onerako ezta txarrerako ere. Ahal bezain laster zuzendaritzan abisatu eta azaldu du arazoa.
Markelen gurasoak bere semearen egoeraz guztiz arduratuta daude eta konpondu ahal izateko egin beharrekoa egiteko prest gainera. Gertatzen den guztiaren berri eman behar zaie edozein gauza gertatuta ere. Hurrengo tutoretzetara ere deitzea beharrezkoa izango da.
1.ikaslearen gurasoak, hasieran, uste bezala, beren semearen aldeko posizioan jarri diren arren, gerora ohartu dira egoeraz eta laguntzeko prest agertu dira.
2.ikaslearen gurasoak, laguntzeko prest agertu dira eta ez da inongo arazorik egon.
Oraingoz ez da beharrezkotzat ikusi gizarte zerbitzuei parte ematea. Arazoak okerrera egiten badu berehala eman beharko da parte eta kasuan guztiz zentratu.

KONPONBIDEAK:
1.ikaslearen arabera, ez du berriro joko bere ikaskidea, ez eta besteei esango jotzeko ere. 2.ikasleari dagokionez, nahikoa beldurtuta joan da eta egia esatera ausartu da, beraz, printzipioz ez da Markelen aurka berriro joango.
Horrez gain, behar beharrezkoa izango da ikaskide guztiekin gaiaren inguruan hitz egitea, betiere inoren izenik esan gabe eta beste herrietako kasuren bat balitz bezala jokatuz. Honela, bullying-ak ekar ditzakeen ondorio larrietan erreparatu ahal izan dezaten eta pentsatzen jarri momentu batez. Guztien gurasoekin harremanetan jarraitzea ere garrantzitsua izango da, eta nola ez kasua gertu gertutik jarraitzea, batez ere, jolas orduetan Markelen inguruan ibili beharko da irakaslea eta ikusten duen prozesu guztiaren berri emango du zuzendaritzan, eta beharrezkoa izanez gero gizarte zerbitzuko kideari ere bai.

Hona hemen egoera laburtzeko mapa kontzeptuala

KASUAREN ERRUBRIKA:



Bikain(9-10)
Oso ongi (9-8)
Ongi (6)
Nahikoa (5)
Gutxi (-5)
Helburua
Tutoretzaren helburua oso zehaztuta dago
Tutoretzaren helburua nahiko zehaztuta dago
Tutoretzaren helburua ulertzeko moduan dago
Tutoretzaren helburua agertzen da
Ez da tutoretzako helburua zehazten
Parte hartzaileak
Bakoitzaren egoera eta argudioen behaketa zehaztuta daude
Bakoitzaren egoera eta argudiaketa nahiko zehaztuta daude
Bakoitzaren egoera zehazten da
Bakoitzaren egoera aipatzen da
Ez da bakoitzaren berri agertzen
Ondorioak
Bakoitzaren behaketatik ateratako ondorioak guztiz lagungarriak dira
Bakoitzaren behaketatik ondorio argiak daude
Ondorio orokorrak aipatuta daude
Zenbait ondorio ageri dira
Ez da ondoriorik agertzen
Konponbideak
Kasua konpontzeko bideratuta dago
Kasua konpontzeko pauso interesgarria
Kasua konpontzeko lagungarria
Proposamen batzuk ageri dira
Ez du balio kasua konpontzeko

Helburua: 8.5
Parte hartzaileak: 9.75
Ondorioak: 8.5
Konponbideak: 8
NOTA: 8.7

No hay comentarios:

Publicar un comentario