IRAKASLEAREN FUNTZIOEI DAGOKIONEZ ZER ALDATU DA GARAI BATEKO HEZKUNTZATIK GAUR EGUNGORA?
Gure guraso nahiz aitona-amonen garaian, irakasleek, gaur egungoek bezalaxe, zenbait eginkizun, betebehar eta funtzio betetzen zituzten. Alde batetik, metodologiari erreparatu behar diogu. Irakaslegoak klase magistralak ematen zituzten, ikasleei beraien jakinduria transmitituz, hauek, “hutsik” zeudela pentsatzen baitzuten, nahiz eta aipatu beharra dagoen ez zela irakasle guztien kasua, batzuk saiatzen zirelako haurrei motibatzen hauek zituzten gaitasunak garatu ahal izateko. Horrez gain, autoritatea eta disziplina ziren beraien metodologiaren oinarria, eta hauek erabiliz erakusten zizkioten errespetua bezalako baloreak, beraien ustetan helduekiko errespetua zelako ikasi beharreko guztiaren artean garrantzitsuena. Ikasle azkarretan oinarritzen ziren batez ere, benetan laguntza behar zutenetan izan beharrean. Gaizki egindakoa zigortzen zuten, kopiak ezarriaz edo haurra joaz, bigarren kasu hau, ikasle batek zerbait gaizki esatean edo irakasleari modu desegokian erantzutean ematen zen batez ere.
Gaur egungo irakasle batek ordea, beste zenbait funtzio ditu edo izan behar ditu. Agian, jarraian hitz egingo dugun irakaslea ez dugu gure gizarteko kasu guztietan ikusiko, baina orokorrean honelakoak dira edo honelakoak izan nahi dute gutxienez.
Dozentzia klasikoa aldatzeko, eta bere metodologia zaharkituta gera ez dadin, hau da, klase magistralak soilik ez emateko, tutoretzak erabiltzen ditu, baita beste zenbait berrikuntza, horien artean teknologia. Beraz, esan daiteke, gaur egungo irakasle batek beharrezkoa duela teknologia berriak ezagutzea eta erabiltzea, azken finean, gure gizartean etengabeko aurrerapausoak ematen ari direlako, eta ezinezkoa lukeelako gauza guztien eta aldi berean informazio desberdinen berri izan. Teknologiak, internetek esate baterako, beraz, bere ikasgaia hobeto ezagutzen eta menderatzen lagunduko dio irakasleari, nahiz eta liburu desberdinak izan gaiaren inguruan, zeren irakasle batek ezin du klasean eman beharreko gutxienekoa soilik jakin.
Irakasleak, nola ez, bere ikasleen beharrak ezagutu behar ditu neurri batean, bai banakakoak baita taldekakoak, hemendik abiaturik kurtsoa modu egokian antolatzeko, eta arazorik badute ahal den neurrian lagundu eta konpondu ahal izateko. Kurtsoaren antolakuntza ezinobea izan dadin, klase dinamikoak prestatu behar ditu, ekintza motibatzaileak, taldekako nahiz banakako lanak, etab. klasearen partehartzea sustatzeko, klase magistralak soilik erabiltzea ez baita nahikoa helburu hau lortzeko.
Ikasleei beti adierazi behar zaie, eman beharrekoa zergatik emango den, zeintzuk diren irakasgaiaren helburuak, nolakoa den ebaluatzeko modua, irakasgaiari lotutako informazio gehiago non lortu dezaketen… Honekin guztiarekin, ikasleek beren kabuz ikastea eta pentsatzea lortu nahi du, jarrera kritikoa bultzatzea, gauzen alde onak nahiz txarrak ezagutzeko, ikasten ikastea alegia. Gainera, bere paper nagusia, bere ikasleen formakuntza bermatzea da, baina nola ez hauek lagunduz, eta beren lanetan inplikatuz, modu horretan, duten harremana sendotzeko, betiere hauek dituzten ezagutzak aprobetxatuz, gauza gehiago ikas dezaten. Azken finean, metodologia honek bizitzan zehar ikasiko dutenean lagunduko die eta etengabeko aldaketen aurrean nola jokatu behar duten. Ez da ahaztu behar, irakasleek, ebaluatzaile gisa ere jokatzen dutela, pedagogo lanarekin batera, beraz azterketak ere ezarriko ditu bere ikasleek zenbateraino ikasi eta emandako gauzak zenbateraino ulertu dituzten jakiteko, betiere, ikasle guztiak berdintasunean baloratuz.
Laburtzeko beraz, esan daiteke, irakasleak ez duela inoiz ahaztu behar, ez eta ingurukoek, irakaslearen lana garrantzitsua dela haur eta gazteen sozializazio prozesuan, erakusten dizkieten balore nahiz jarrerek izugarrizko eragina dutelako bere ikasleengan, azken finean hauen erreferente gisa ere jokatzen dutelako familiarekin batera. Gainera, irakasle baten lanaren barruan kokatzen da, pertsona bat osatzea gure gizarte honetan bizitzeko. Hezkuntzaren ikuspegitik, gaur egungo irakasleen ideala aipatzea garrantzitsua da, hau ez baita irakasle informatzailea, hezitzaile animatzailea eta dinamikoa baizik. Bukatzeko garrantzitsua da aipatzea, irakasleari bere lana gustatu behar zaiola, bestela ez baitu lortuko bere ikasleei bere lanaren garrantzia modu hain egokian transmititzea.
INFORMAZIO ITURRIAK:
Las funciones que un profesor debe cumplir: http://peremarques.pangea.org/docentes.htm
Historia de la función docente:
Lan polita !!!
ResponderEliminarBitarteko grafikoa?