jueves, 14 de octubre de 2010

2.ekarpena: HOMOSEXUALITATE KASU BATEN AURREAN IRAKASLEAREN EGINKIZUNA ZEIN DA?

HOMOSEXUALITATE KASU BATEN AURREAN IRAKASLEAREN EGINKIZUNA ZEIN DA?



Ondorengo ekarpena egiteko aukeratu dugun gaia Homosexualitateari buruzkoa da.
Azkenaldian geroz eta gazte gehiago ausartzen baitira beraien homosexualitatea onartzen.

Pertsona homosexualak, betidanik izan ditugu gure artean, baina lehengo garaietan, diktadura gogorra zegoenean, edonork aitortzen zuen beraren inklinazioa.

Egia da oraindik ere toki askotan ez dagoela ondo ikusia, batez ere helduak diren pertsonen artean (baina ez beti, gazteak ere homofobo samarrak baitira) eta hainbat eta hainbat pertsonen ustetan sendatu daitekeen gaixotasun bat da.

Aukeratu dugun bideoan ikus dezakezuen moduan; homosexualitateari buruz eztabaidatzen ari dira irakasle eta ikasleak. Ematen duenez irakasleak ez du onartzen sexu bereko bi pertsona batera egotea eta horrek klasean dauden homosexualen jarrera aztoratzen du.

Gure iritziz, gaur egungo irakasleak ikuspegi zabalagoa eduki beharko lukete eta honelako gazte batekin aurkitzean normaltasunez jokatu; gainera, laguntza behar izanez gero irakaslea prest egon beharko da al duen gehien laguntzeko.

Gazte hauek beraien orientazioa zein den ohartzean, hasieran ikara sentitzen dute eta urte askotan isilpean gordeta edukitzen duten sekretua izan ohi da besteak zer pentsatu-ko duten beldurrez.

Homosexualitatea arazo bihur ez dadin, haurrei gai honi buruzko hitzaldi edo sexualitate ikastaroak ematea ondo egongo legoke. Horretarako ikastola guztietan sexualitatea eman beharko zen irakasgai moduan.
Irakasleek ere beraien aldetik jarri eta gai hauek atera beharko lukete eztabaidatzeko gazteekin, beraien ikuspuntua ikusi eta segun eta nola pentsatzen duten, beraien pentsaera aldatu.
Hau guztiotaz gain, bere ikaskideen jarrerak zaindu behar ditu irakasleak gazte horri iseka, Bulling edo beste motatako irainak ez egiteko.
Irakasleak honelako irainen batekin aurkitzen bada, segituan gurasoekin eta espezialista batekin kontaktuan jarri beharko da gazteari ahalik eta bizkorren laguntzeko.


Kasu ezberdinak entzun izan ditugu bai telebista, irrati edo interneten irakurriak eta honelako egoera batean egon diren irakasleak esan dute hasieran ez dela erraza izaten honelako gazte bat ikasgelan gustura egotea, beraren atzealdean txutxu-mutxu asko egonen baitira; baina orientatzaileak hitzaldi batzuk eman ondoren ikasle gehiengoen jarrera positiboa izan ohi da beragan.

Zoritxarrez, ikerketa batzuen arabera, homosexualak heterosexualak baina askoz ere aukera gehiago dute bere buruaz beste egiteko.

Ikasgelan gazte baten ondoan (mutilen kasuan batez ere) homosexual bat eseri ezkero, honek tokiz aldatzeko eskatuko zuela aitortu dute batek baino gehiagok; nahiz eta egia den egoera hauek geroz eta gutxiago gertatzen direla.


Azkenik, errealitatean gertatutako kasu bati buruz informazioa aurkitu daitekeen web orrialdea jarriko dugu:

1 comentario: