HEZKUNTZA TRADIZIONALA ETA MODERNOA, ZEIN DA HOBEA?
Hainbat bideo ikusi ditugu hau aukeratu aurretik, baita hainbat testu eta dokumentu irakurri ere. Luzeagoak agian, edo azalpen izugarriak ematen dituztenak. Bestalde, bideo hau ikusi ondoren, ez al dago nahikoa argi eskola tradizionalari gertatzen zaiona?
Mafalda, marrazki bizidunetako pertsonaia ospetsu eta ezaguna da guztiontzat. 5-6 urte izan arren, oso bereganatuta ditu helduen baloreak eta horrela jokatzen du Argentinako gizartea azalduz. Bideo edo eszena hau, 55 segundotakoa eta arrunta izanagatik, argi eta zehatz azaltzen du marrazkietako neskatxa honek eskola tradizionalari buruz azaldu nahi duen ikuspegia.
Eskola tradizionala, soil soilik ikasgaietan oinarritzen zen. Beno “zen” esan dugun arren, ez da ahaztu behar oraindik kasu batzuetan edo agian kasu askotan, eskola tradizionalaren oinarriak daudela martxan eta agian horrela jarraituko duela zenbait urte barru ere, Mafaldak erakusten digun bezala, hizkuntza lantzen, matematika garatzen…
Baina horren aurretik ez al da behar beharrezkoa bizitzarako behar ditugun baloreak zeintzuk diren erakustea? Edo errealitatea zein den erakustea, ondoren haurrak errealitate horretan aurrera nola egin jakin dezaten? Baina nola egiten da hori ordea?
Gure ustez, gaur egungo irakasleak ez daude prest eskola mota berri baten proiektuetara atxikitzeko, hau da, irakasle gehienak ez dira gai balore horiek azaltzeko eta haurrekin lantzeko…beraz, arazoa irakasle izaten erakusten digutenen artean dagoela iruditzen zaigu.
Argi dago herrialde guztietako egoera ez dela berdina izango, ez dela irakaskuntza mota berdina izango herrialde guztietako, hala ere, gure ustez irakaskuntzak ikuspegi horretatik duen arazoa oso zabala da eta berehala konpondu beharrekoa.
Irakasle batek, gizakiaren gaur egungo arau eta betebeharrak zeintzuk diren jakin beharko du eta hori haurrei adierazi. Honez gain, esan beharra dago eskola tradizionaletan klaseko jarrera nolakoa izan behar zen erakusten zietela ikasleei, eta gaur egungo irakaskuntzaren oinarria berriz, gizarteari zuzenduta dago, hau da, zolako jarrera izan behar dugun gizartean.
Gai hau interesgarria zela eta, galdera bat gai honi zuzenduta egin dugu, denok ohartu gaitezen zein motatako irakaskuntza nahiko genukeen gure haurrentzat.
Horregatik lanean hasi behar gara berehala. Horretarako hainbat bideo eta dokumentu irakurtzea garrantzitsua dela iruditzen zaigu:
- http://www.youtube.com/watch?v=xuhKwZJ0YWs&feature=related
- http://www.youtube.com/watch?v=mJPmhgz5SWQ&feature=fvsr
Zorionak !!!
ResponderEliminarEa Youtubeko bideoak txertatzeko aukera duzuen