jueves, 14 de octubre de 2010

1.ekarpena:BULLYING KASU BATEN AURREAN ZEIN DA IRAKASLEAREN BETEBEHARRA?

BULLYING KASU BATEN AURREAN ZEIN DA IRAKASLEAREN BETEBEHARRA?

Interneten bideoak ikusten genbiltzala, honako hau topatu dugu, bullying.ari buruzkoa. Interesgarria iruditu zaigu gaia, azken urte hauetan gero eta kasu gehiago ematen ari direlako, eta irakasle batentzat egoera hau bizitzea bere laneko zailtasun handienetakoa dela iruditzen zaigulako. Bideo honetan Hondarribian bizi zen gazte bati buruzko aipamen bat egiten da, Jokinena, hamalau urte zituenean bere buruaz beste egitera erabaki zuena. Bertan, bere irakasle baten jokabide bati egiten zaio erreferentzia eta jarrera hau gustuko izan ez dugunez, modu eraikitzaile batean kritikatzea gustatuko litziaguke. Aldi berean egoera honen aurrean hartu beharreko pausoak zeintzuk diren azaldu nahi dugu, baita egoera hau nola ekidin daitekeen adieraziz, betiere gure ikuspuntutik, erabakirik zuzenena izango den ala ez ziurtasunez jakin gabe.




Jokinek, hamalau urte besterik ez zituenean, bere buruaz beste egitera erabaki zuen. Baina zergatik hartuko ote zuen erabaki hori? Izatez, zure biziarekin amaitu nahi izateak gogorra izan behar du, eta ekintza hori aurrera eramatea oraindik eta zailagoa. Baina badira kasuak, non pertsona horrek dagoeneko ezin bizi dezakeen jasaten ari den egoera hori denbora gehiagoan.

Jokinen kasuan, ekintza honen justifikatzaile gisa bere ikaskideek egiten ziotena har genekaze. Urte bat pasa zuen, besteen burlak entzuten, baztertua izaten, eta bere azken egunetan gainera izugarrizko kolpeak eman zizkioten. Lotsagarria ere bada, bere biologiako irakasleak egindakoa, bere familiak ekintza hau lekuz kanpo dagoela azpimarratu du, eta gure ustetan hau irakurtzen ari zaretenon gehiengoak ere horrela pentsatzen duzue. Jokinek behin, arazo gastrikoak zituela eta, kaka gainean egin zuen, ez baitzion komuneraino iristeko denborarik eman, eta urtebete beranduago bere ikaskideek hori gogora ekartzera erabaki zuten, komuneko papera ikasgelan zehar banaturik. Irakasleari ez zitzaion beste gauza bat otu, eta “txantxa” honen egileak papera jasotzen jarri beharrean, Jokini eskatu zion egiteko, horrela jasaten zuen humilazioa areagotuz.

Orain arte, beti pentsatu izan dugu, irakasle baten funtzioa haur eta gazteen hezkuntza bermatzea dela, eman beharreko materia irakatsiz eta aldi berean hezkidetza eta besteekiko errespetua bezalako baloreen garrantzia zein den erakutsiz. Gainera, irakasle batek beren ikasleen beharrak ezagutu behar ditu, ez kurtsoaren antolakuntza egokia egiteko soilik, bere ikasleek arazorik badute hauek konpontzen laguntzeko. Egia da, ikasle askori ez zaiela beraien beharrei edo arazoei buruz hitz egitea gustatzen, baina irakasle baten betebeharra da bere ikasleak behatzea, gauzak modu egokian doazela bermatzeko, eta beraien artean arazo larririk ez dagoen egiaztatzeko. Beraz, ez dugu ulertzen irakasle honen jokatzeko modua, ikusten bada, gaztea ez dela bat ere eroso sentitzen klasean, triste dagoela, bere kalifikazioak okertuz doazela, bakarrik dagoela denbora luzez, eta bere ikaskideek baztertu egiten dutela, argi dago arazo bat dagoela hor, agian ez da bullying-a izango, baina arazo bat badago, eta irakasleen eginbeharra da arazo hori zein den aztertzea, eta egoerari irtenbidea bilatzea.

Hau guztia kontutan izanda, gure ustetan honela jokatu beharko luke edozein irakaslek bullying kasu baten aurrean: gehiegikeria kasu bat gertatzen ari denez, biktima nahiz erasotzailearekin bildu behar du banan-banan , eta beraiekin hitz egin zer gertatzen ari den jakiteko. Ondoren, gainontzeko ikasleekin egin beharko luke, normalean askok beldurra izaten dute, zerbait esan ezkero hurrengo biktimak izango direla pentsatzen dutelako. Bere ikasleekin nahikoa hitz egin eta gero, bi alderdietako familiekin harremanetan jartzea da egokiena, hauei, gertatzen ari dena azaltzeko eta egoerari irtenbide posibleak bilatu ahal izateko. Irtenbiderik bilatu ezean, gizarte zerbitzuetara jotzea komeni da laguntza eske. Gomendagarria da, kasuaren jarraipena egitea, bai eskolan irakasleen laguntzarekin, baita etxean ere, bertan gurasoek egiten dutelarik.

Azpimarratzeko da, beraz, irakaslearen lana garrantzitsua dela honelako gertaerak detektatzeko garaian, egoera beregandik oso gertu bizitzen ari delako, eta bere interbentzioak egoeraren konponbidea, neurri batean gutxienez, ekar dezakeela iruditzen zaigulako.  

Horrelako kasuak ere ekidin daitezke, irakasleek zenbait ekintza antolatzen badituzte euren klaseetan. Esaterako, biolentziari buruz mintzatzea, eta honek ezer gutxirako balio duela adieraztea, arazoak hitz egiten konpontzen direlako. Eta dituzten arazoei konponbiderik ezin badiote bilatu lasai eskatzeko laguntza irakasle nahiz gurasoei, beti laguntzeko prest egongo direlako.

Honekin guztiarekin, eta amaitzeko, esan nahiko genuke, irakasle baten paperak izugarrizko garrantzia duela, batez ere, haur eta gazteen sozializazio prozesuan eta gauzak ikasteko garaian, beraz adi egotea eskatzen diegu honelako gertaera gehiago eman ez daitezen. Eta biologiako irakasle honek egindakoa berriro ez errepikatzeko, jarrera hau ez izatea gomendatzen dugu, gazteak duen presioa eta ezinegona horrenbestekoa izateak eta irasleek ere nolabait baztertu eta humilatzen duela ikusteak edozer egitera bultza diezaiolako.

GAIARI BURUZ GEHIAGO JAKITEKO WEB ORRIAK:




1 comentario: