miércoles, 27 de octubre de 2010

1.ekarpena: ZEIN IZAN DA IRAKASLE ONAK IZATEKO ARRAZOIA?

¿Qué los ha llevado a ser buenos profesores?
La investigación nos condujo a inferir motivos tales como: contacto temprano con espacios y tiempos letrados; conversaciones sobre temas de interés desde temprana edad; vocación temprana; identificación con buenos profesores; rechazo a los malos profesores y no querer repetir la historia; participación en grupos que les sirvieron de apoyo afectivo; etc., e inferir, entre otros, que es más probable encontrar un buen profesor en quien tuvo alguien determinante en sus vidas, que en quien no lo tuvo. Instancias como estas, nos permitieron reforzar los análisis sobre la construcción de la identidad profesional.

Hemendik dago aterata testu zati hau: http://hvpch.blogspot.com/

            Blog interesgarria benetan honako hau, irakasle izan aurretik irakurtzea komeni den horietakoa. Blog honetan, irakasleen inguruko azterketa sakona egin dute. Hauen ibilbide profesionala aztertuz eta bertatik ondorio batzuk ateraz. Baina zati hau zehazki aukeratu izanaren zergatia, irakasle baten ibilbide profesionalarekin lotura zuzenena duen zatia dela da. Irakasle bat “ona” izatera bultzatzen duten hainbat arrazoi azalduz.

         Bestalde, azterketa interesgarria iruditu zaigun arren eta alde batetik ados gauden arren testu edo artikulu honekin, kritika bat egitea komeni dela iruditzen zaigu. Izan ere, irakaslea pertsona bat den unetik, balorazioa edo egitura modu batean behintzat subjektiboa izango da. Hau da, denok ez gara berdinak, bakoitzak bere bizitza, ohitura eta esperientzia propioak izango ditu, baina ez zaigu iruditzen hori arrazoia denik irakasle bat ona edo txarra den erabaki ahal izateko (irakasle on bat izatea zer den badakigu behintzat). Agian eragina izango du bizitzan zehar izandako esperientziak, seguruenik bai, baina ez justifikatu ahal izateko irakasle ona edo txarra izango den, bere metodologia eta ikasleekiko emaitzak aztertu gabe aurretik. Beraz, ebaluaketa orokor bat egiteko balioko digu azterketa honek gehienbat, aspektu orokor batzuk lortzeko.

         Bokazioaren adibidea kontuan hartzea adibidez behar beharrezkoa iruditzen zaigu. Irakasle izateko bokazioa duen haur bat, eta bokazio hori gaztaroan ere daramana, seguruenik gustura sentituko da irakasle den momentuan, bere ikasleen aurrean hitz egiterakoan komodo sentituko da eta ondorioz bere lana egitea errazagoa irudituko zaio, horrek eragin positiboa izanez bere ikasleengan eta emaitza hobeak lortuz. Alderantziz gerta liteke ordea, ikasle bati ez bazaio gustatzen irakaskuntzaren mundua baina hainbat arrazoi direla medio (nota, gurasoak,…) karrera hau egitea tokatzen bazaio eta ondoren irakasle izatea, honen errendimendua eskasa izango da beharbada, ez du motibazio berdina izango ikasleen aurrean eta horrek eragina izango du bere ikasleen emaitzetan ere.

         Beste irakasle batzuekiko erreferentzia izatea ere garrantzitsua izango da irakasle baten ibilbide profesionalean. Irakasle izan nahi duen ikasle bati bere bizitzan zehar gustuko irakasleak tokatu bazaizkio, berak ere gusturago ikasiko du eta bere etorkizuneko ikasleekin ere metodologia egokia aplikatzen saiatuko da, guztiz kontrako egoera tokatu liteken bezala. Honela adierazi zuen Maite Fresnillok (elkarrizketa bat egin genion irakasleak) ere. 

         Hau guztia aztertu ondoren, ondoriozta dezakegu, pertsona bakoitzaren ibilbide profesionaleko hainbat faktorek eragin zuzena izan dezaketela irakasle bat “ona” edo “txarra” izateko garaian, baina hala ere ezin dugula zehaztu irakasle bakoitzean edo ezin dugula irakasle bakoitza horren arabera bakarrik kalifikatu.

1 comentario: